SORTUTAKOAK 19: Ebi Soriaren "Biolencia" eta La Súbita konpainiaren #practicasdeloinvisible dira hautatutako lanak

Egile bakoitzak 3.500€ko laguntza jasoko du Gipuzkoako Dantzaguneko sorkuntza-egonaldian proiektua garatzeko.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK 19: Ebi Soriaren "Biolencia" eta La Súbita konpainiaren #practicasdeloinvisible dira hautatutako lanak

Guztira, hamalau proiektu aurkeztu dira Sortutakoak deialdiaren 19. ediziora. Deialdia 2021eko irailean ireki zen, eta behin eskaerak eta txostenak jasota, bi lan horiek hautatu zituen Beatriz Caballero (Pasaiako Udala), Carine Agirregomezkorta (Malandain Ballet Biarritz) eta Mar Garciak (ADDE) osatutako epaimahaiak.

Bio eta biolentzia hitzen etimologiatik abiatuta, zenbait arte diziplina uztartzen dituen biolentziaren inguruko hausnarketa planteatu du Ebi Soriak. Egungo kirolaren kulturak sustatzen duen lehaikortasun-eredua, eta eragiten duen zapalketa soziala ditu ardatza Biolencia lanak.

Laura Alcalá eta Emma Riba dantzariek osatzen duten La Súbita konpainiak, berriz, emakumeek artearen munduan duten aitortza urriari buruzko sorkuntza-laborategi bat izango dute ardatz #practicasdeloinvisible proiektuan. Halaber, prozesuan kide izango dituzte Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga gipuzkoarrak.