SORTUTAKOAK 2026
Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak 2026 deialdia ireki du, lurraldean koreografia-sorkuntza, ikerketa eta interpretazioa bultzatzeko egoitza-programa.
- 720

Aurtengo oinarriak 2026ko lehen hiruhilekoan sektoreko profesionalekin egindako mahai sektorialen emaitza dira. Programak sormen-prozesuaren fase desberdinak laguntzen ditu bost modalitateren bidez, praktika eta metodologia anitzen elkarbizitza eta genero-oreka sustatuz.
Modalitateak:
-
Lehenengo prozesuak: Artista emergenteentzat. 2 proiektu, 3 hilabeteko iraupena.
-
Ikerketa eta sorkuntza: Ibilbide finkatua duten artistentzat. 2 proiektu, 7 hilabeteko iraupena.
-
Ekoizpena: Ekoizpen-laguntzak dituzten artistei babes teknikoa emateko. 2 proiektu.
-
Post-produkzioa: Estreinatutako obrekin lanean jarraitzeko. 2 proiektu.
-
Interpretazioa (Ikuspegiak): Interpreteentzat, Dantzaz-ekin elkarlanean. 10 plaza, 3 hilabeteko iraupena.
Egutegia:
-
Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko martxoaren 26tik apirilaren 20ra (14:00).
Dokumentazioa: