SORTUTAKOAK 2026: deialdia zabalik

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren edizio berria abiarazi du. Martxoaren 26tik apirilaren 20ra (14:00) bitartean, dantza profesionalek bost modalitate desberdinetan aurkeztu ditzakete beren proiektuak. Aurtengo oinarriak 2026ko lehen hiruhilekoan sektorearekin egindako mahai sektorialen emaitza dira, laguntzak artisten eta prozesuen behar errealetara egokitzeko asmoz.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK 2026: deialdia zabalik

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak 2026 deialdia ireki du. Programa honek lurraldeko dantzaren ekosistema profesionala indartzea du helburu, sormen-prozesuaren fase bakoitzari egokitutako babesa eskainiz.

Aurtengo deialdiak sektoreko profesionalekin izandako elkarrizketa eta hausnarketa sakona du oinarri. Prozesu horri esker, laguntzak bost modalitate nagusitan egituratu dira, sorkuntzaren aniztasuna eta interpreteen rola balioan jartzeko:

  • Lehenengo prozesuak: artista emergenteentzat.

  • Ikerketa eta sorkuntza: ibilbide finkatua duten artistentzat.

  • Ekoizpena: ekoizpen-laguntzak dituzten artistei babes teknikoa emateko.

  • Post-produkzioa: estreinatutako obren bizitza eta zirkulazioa bultzatzeko.

  • Interpretazioa (Ikuspegiak): Dantzaz elkartearekin elkarlanean, interpreteen trantsizio eta garapen artistikorako.

Epea: 2026ko apirilaren 20ko 14:00ak arte.

Oinarriak: irakurri hemen.

Izen-emateak: esteka honetan.