SORTUTAKOAK 20: Paula Parraren "Issues" eta Analógica Konpainiaren "Lo que pasa mientras" dira hautatutako lanak

Egile bakoitzak 3.500€ko laguntza jasoko du Gipuzkoako Dantzaguneko sorkuntza-egonaldian proiektua garatzeko.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK 20: Paula Parraren "Issues" eta Analógica Konpainiaren "Lo que pasa mientras" dira hautatutako lanak

.Guztira, hogeita lau proiektu aurkeztu dira Sortutakoak deialdiaren 20. ediziora. Deialdia 2022ko martxoan ireki zen, eta behin eskaerak eta txostenak jasota, bi lan horiek hautatu zituen Iker Bengotxea (Nafarroako Arte Eszenikoen Dantza Zirkuitua), Marta Coronado (Faktoriako zuzendarietako bat), Judith Argomaniz (Lasala konpainia). Sofia Alforja izan zen idazkaria.

Issues

Traumatismo eta gatazka emozionalekin duen erlazioari buruz hausnartzeko eta praktika eszeniko gisa bideratzeko beharretik sortzen den proiektua. Pertsonalitateen eraikuntzan sakontzen du, bizipenetan oinarrituta, hazkunde- eta heltze-prozesuan. Prozesu horrekin batera, zauri batzuk pilatzen dira, eta, azkenean, garena definitzen dute.

Lo que pasa mientras

Erortzean, ezereza onartuz erortzen uztean, hutsean, eman nahi den sorkuntza-prozesua. Erorketa gauza asko egiten diren bitartean beti gertatzen ari dena da. Erortzea ez da porrota, esperientzia bat da. Erortzean gu babesten eta egonkortzen irakatsi diguten arren, desikasten saiatuko gara, gorputza erortzera gonbidatuz eta zaurgarriak sentituz.