SORTUTAKOAK SOZIALA 3: "Huts" tailerra Dantzagunean, Jone San Martin eta Mikel R Nieto abenduaren 21etik 24ra

Jone San Martín dantzaria eta Mikel R Nieto soinu-artista dantza garaikidearen, zeinu-hizkuntzaren eta soinuaren inguruan egiten ari diren ikerlanaren jarraipenean oinarritutako tailerra. Adin guztietako jendearentzat irekita dago, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik jakitea.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK SOZIALA 3: "Huts" tailerra Dantzagunean, Jone San Martin eta Mikel R Nieto abenduaren 21etik 24ra
  • Datak eta ordutegia:
    • Abenduaren 21etik 23ra, 17:00-19:30
    • Abenduaren 24a, 11:00-13:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea, areto nagusia
  • Prezioa: doan
  • Toki mugatuak
  • Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
  • Informazioa: jonesanmartinastigarraga@gmail.com
  • Adin guztietako jendearentzat irekita dago, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik jakitea.

Bigarren tailer honetan gorputzaren eta soinuaren arteko erlazioan sakontzea proposatzen dute, sorkuntza garaikidearen barruan aukera berriak sortzeko inprobisazio tresnak eta ariketak erabiliz. Tailerra “Sortutakoak Soziala” programaren barruan egiten da, eta etorkizunean ikuskizun bat sortzeko asmoa du.