SORTUTAKOAK TRADIZIONALA 11: EBAZPENA

Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak Tradizionala 11 dirulaguntzaren ebazpena argitaratu dugu. Hautatutako bi proiektuak ARGIA dantza taldearen "Zalakain Argentinan" ikerketa-sorkuntza eta Patxi Monteroren "Euskal dantzako ibilbidea haurrekin (2. fasea)" material pedagogikoa izan dira.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK TRADIZIONALA 11: EBAZPENA

Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak 2025 dirulaguntzen ebazpena argitaratu dugu dagoeneko. Guztira lau proiektu aurkeztu dira, eta horietatik bi izan dira hautatuak. Balorazio batzordea Amaiur Aristik, Gari Otamendik eta Jon Fernandezek osatu dute eta hautatutako proiektuak honakoak izan dira:

  • ARGIA dantza taldearen "Zalakain Argentinan" (ikerketa-sorkuntza)

2025eko azaroan, Tandil (Argentinako) hirian, Argentinako Euskal Etxeen “Euskal Aste Nazionalaren” ospakizunean, Argentinako eta Uruguaiko 25 Euskal Etxetako euskal dantza taldeek, Euskal Herriko
Argia dantzari taldeak prestatu zuen Martin Zalakain dantza, kantu eta antzerki emanaldia eszenaratuko dute. Ameriketako eta Euskal Herriko dantzariak eta musikariak elkarlanean jarri dituen ikuskizun
horren egokitzapena, itzulpena, moldaketa eta transmisio-lanak bideratzeko proiektua da honako hau.

  • Patxi Monteroren ""Euskal dantzako ibilbidea haurrekin (2. fasea)" (material pedagogikoa)

Proiektuaren helburua "haurrekin euskal dantzaren ibilbidea egiteko oinarrizko irizpideen dekalogoa osatzea, eta ariketa eta praktika egokien bilduma aurkeztea" da. Horretarako, Monteroren hautua  "proposamen eraldatzaile bat eraikitzen hastea da: eraldatzailea helburuetan, begiradan eta praktikan. Ikertuz, jasoz, eztabaidatuz, saiatuz, partekatuz... eta emaitzak neurtuz".

Deialdiari lotutako jardueren data zehatzen berri ematen joango gara.