SORTUTAKOAK TRADIZIONALA 12: DEIALDIA

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren 12. edizioa jarri du martxan, Gipuzkoan euskal dantzaren alorrean ikerketa, garapena, sorkuntza eta irakaskuntza-materialen sorkuntza sustatzeko. Deialdi honen bidez bi proiektu hautatuko dira, eta eskaerak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30eko 14:00etan amaituko da.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK TRADIZIONALA 12: DEIALDIA

Lan-ildoak

Proiektuak bi lan-ildo hauetako batean koka daitezke:

  • Ikerketa: euskal dantzaren alorrean ikerketa, dokumentazio, berregite, egokitze edo sormen lanak.

  • Material didaktikoa: euskal dantza irakasteko eta transmititzeko material pedagogikoa sortzeko eta garatzeko egitasmoak.

Nork aurkeztu ditzake proiektuak?

Deialdi honetara honako pertsona eta entitate hauek aurkez daitezke:

  • Dantza talde edo elkarteak.

  • Banakako sortzaile edo ikertzaileak.

  • Proiektu baterako berariaz sortutako lan-taldeak edo kolektiboak.

Zer eskaintzen du programak?

  • Dirulaguntza: 4.000 euro (+ BEZ / - PFEZ) hautatutako proiektu bakoitzeko. Ordainketa bakarrean egingo da 2026ko urrian, faktura aurkeztu ondoren.

  • Egonaldia eta lan-aretoak: urtebeteko epean, gehienez 3 asteko egonaldia Errenteriako Niessen eraikineko Dantzaguneko dantza-aretoetan (egunean gehienez 4 orduz, astelehenetik ostiralera).

  • Ikerketarako eta dokumentaziorako babesa: Dantzan-en egoitzan ikerketa-egonaldia egiteko aukera, Eresbil Euskal Musikaren Artxiboko dantza-liburutegira sarbidea eta Dantzaguneko lantaldearen aholkularitza teknikoa.

Nola eta noiz aurkeztu?

  • Epe muga: 2026ko irailaren 30a, 14:00ak baino lehen.

  • Formatu eta lekua: Dokumentazio guztia PDF bakar batean bidali behar da helbide honetara: sortutakoak.dantzagunea@gmail.com (Mezuaren gaia: Sortutakoak Tradizionala 12).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Bidalitako PDF bakarrean honako atal hauek jaso behar dira:

  1. Eskatzailearen datu pertsonalak (izen-deiturak, posta helbidea, telefonoa, emaila).

  2. Proiektuko parte-hartzaileen curriculum vitae-ak.

  3. Proiektuaren laburpena edo hasierako ideia.

  4. Ikerketaren edo lanaren lan-ildoak.

  5. Proiektuaren definizio osoa (planteamendua, motibazioa, iturriak, etab.).

  6. Proiektua ulertzeko bestelako informazio edo euskarri osagarriak.

  7. Aurrekontu xehatua.

  8. Gipuzkoako Dantzagunearekin duen lotura edo garatzeko motibazioa.

Informazio gehiago eta oinarriak

Izena eman aurretik, irakur itzazu deialdiaren oinarri osoak:

Harremanetarako eta zalantzak argitzeko: