SORTUTAKOAK TRADIZIONALA 12: deialdia
Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren 12. edizioa jarri du martxan, euskal dantzaren alorrean ikerketa, garapena eta irakaskuntza-materialen sorkuntza sustatzeko. Proposamenak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30eko 14:00etan amaituko da.
- 127

Sortutakoak Tradizionala 12 deialdiak bi egitasmo hautatuko ditu euskal dantzaren transmisioa, dokumentazioa eta garapena bultzatzeko. Hautatutako proiektu bakoitzak baliabide hauek jasoko ditu:
-
Ekarpen ekonomikoa: 4.000 euro (+ BEZa) proiektu bakoitzeko.
-
Egoitza eta lan-eremua: Lan-egonaldi bat egiteko aukera, Dantzaguneko dantzako aretoetan (Errenterian), gehienez hiru astekoa.
-
Dokumentazioa eta aholkularitza: Sarbidea Eresbil eta Dantzan-en fondo historiko zein dokumentaletara, eta Dantzaguneko lantaldearen babes teknikoa.
Lan-ildoak: Deialdira aurkeztutako lanak bi modalitate hauetako batean kokatuko dira:
-
Ikerketa: euskal dantzari buruzko ikerketa, dokumentazio, berregite, egokitze edo sormen lanak.
-
Material didaktikoa: euskal dantza irakasteko eta transmititzeko tresna edo baliabide pedagogikoen garapena.
Eskaerak eta oinarriak: Deialdira aurkez daitezke euskal dantzako taldeak, elkarteak, ikertzaileak eta norbanakoak. Eskaera guztiak PDF dokumentu bakar batean bidali behar dira epearen barruan sortutakoak.dantzagunea@gmail.com helbidera (Gaia: Sortutakoak Tradizionala 12).
Parte hartzeko baldintza tekniko zehatzak, epeak eta bidali beharreko dokumentazioaren egitura osoa oinarri ofizialetan kontsulta daitezke.