SORTUTAKOAK TRADIZIONALA 12: EBAZPENA

Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak Tradizionala 12 dirulaguntzaren ebazpena argitaratu dugu. Hautatutako bi proiektuak Trebeska Kultur Elkartearen "Trebeska, 50 urte dantzan: ibilbide bat memoriarako"eta Duguna Iruñeko Dantzarien "Moxorroen dantzak" izan dira.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK TRADIZIONALA 12: EBAZPENA

Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak Tradizionala 12 deialdiaren ebazpena argitaratu da. Guztira lau proiektu aurkeztu dira deialdi honetara, eta balorazio-batzordeak bi proiektu onuradunak aukeratu ditu:

  • Trebeska Kultur Elkartearen "Trebeska, 50 urte dantzan: ibilbide bat memoriarako". Donostian sortutako Trebeska Dantza Taldearen 50. urteurrenaren harira (1976-2026), azken 25 urteetako ibilbidea ikertu, dokumentatu eta digitalizatzeko proiektua da. Genero-ikuspegia, ahozko testigantzak eta Egiako komunitatearekin nahiz Gordegia artxiboarekin izandako harremana aztertuko ditu, emaitza nagusiak euskarazko argitalpen batean biltzeko.
  • Duguna Iruñeko Dantzarien "Moxorroen dantzak". Dugunako dantzari txikien taldeari begira Iruñeko jai-egutegian txertatutako erritu eta dantza-sistema propioak atontzeko eta transmisio progresiboa bideratzeko egitasmoa da. Proiektuak adin-mailen araberako ikasketa-progresio bat ezartzen du neguko zein udako zikloetan (txikienentzat makil-dantza, ertainentzat arku-dantza eta nagusienentzat ezpata-dantza zaldikoarekin).

Deialdiari lotutako jardueren data zehatzen berri ematen joango gara.