TAILERRA DANTZAGUNEAN: "El Arte de Nacer", Jonathan Martineau-ekin otsailaren 8tik 9ra

Butosofia mintegia.

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: "El Arte de Nacer", Jonathan Martineau-ekin otsailaren 8tik 9ra

Butoh-a eta Filosofia uztartzen ditu Jonathan Martineau-k, eta begirada partikular horretatik "Butosofia" delakoa sortu du. "El Arte de Nacer" tailerrean, ez da teoria praktikatik ezberdintzen, ikuspegi filosofikoa gorpuztu egiten baita, mugimendua eta adimena lotuz. Ariketa psikosomatikoak egingo dira, zentzumenak sentsibilizatu eta areagotuz, eta gorputz-kontzientzia irudimenari lotuko da. 

Ongia etorria da edozein gorputz, edozein adimen. Ez da inolako esperientziarik behar.

  • Datak eta ordutegia:

    • Otsailaren 8a, larunbata, 11:00-20:00 (ordu eta erdiko atsedena tartean, bazkaltzeko)

    • Otsailaren 9a, igandea, 11:00-15:00 

  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea

  • Prezioa: 100 euro

  • Irakaslea: Jonathan Martineau

Izen-ematea: seminariobutosofia@gmail.com / 657 70 10 03

Informazio gehiagorako: https://butosofia.com/talleres/talleres/