TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Physical tools", Laia Santanach urriaren 19tik 23ra (Haatik konpainia)

Beroketa aktibo batekin hasiko da klasea, gorputza ondo prestatu eta klasearen amaierara errendimendu maximoarekin iristeko, mugimenduan dagoen gorputzaren mugak ikertzen direlarik. lurreko lana eta zutikakoa aldizkatzen ditu. Enborra, espiralak, tortsioak, desorekak eta suspentsioak lantzen dira, baita mugimendu dinamikak eta hauen musikalitatea.

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Physical tools", Laia Santanach urriaren 19tik 23ra (Haatik konpainia)
  • Datak: urriaren 19tik 23ra
  • Ordutegia: 18:30 - 20:30
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzaguneko areto nagusia
  • Nori zuzendua: dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
  • Izen-ematea eta informazioa

Informazioa: Haatik