TAILERRA: "Sorkuntza prozesuak urrutitik garatzeko tresna digitalak", ekainaren 19an
Bertha Bermudez dantzari eta ikertzaileak emango du areto birtualean.
- 373
- Data: ekainaren 19a, ostirala,
- Tokia: Gipuzkoako Dantzaguneko areto birtuala
- Ordua: 11:00-12:30
- Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
- Tailerra emango du: Bertha Bermudez
Dantza eta mundu digitala 70eko hamarkadatik ari dira bata besteari sormen-prozesuetan laguntzen, eta esparru digitala eta analogikoa tartekatzen dira prozesu eszenikoetan, dokumentazioan eta dantzaren bitartekaritzan. Covid-19aren ondorioz, gero eta gehiago dira klase digitalak eta ikuskizunak streaminean ematea, eta areagotzen ari dira distantziatik egiten ari diren sorkuntza-prozesuak.
Tailer honen jomuga dira, azken batean, urrutitik egiten ari diren sorkuntza-prozesuak. Transmisioa eta harremana errazteko sorkuntza telematikoarako tresna baliagarriak emango zaizkie partaideei.