TAILERRA + PROIEKZIOA (OIHANA VARELA, OKUPA PROIEKTUA)
Oihana Varela sortzaileak Sortutakoak Soziala 2024 dirulaguntzaren bidez, OKUPA proiektua sortu du. Tailer honek bertan landutakoa partekatu nahi du, eta dantzan interesatuta dauden pertsona helduentzat (+55) zein dantzari profesionalentzat zuzenduta dago. Gero, proiektuaren dokumental txiki bat proiektatuko da, eta pikoteo bat izango dugu amaieran.
- 228

Ekainaren 13
- 10:30 - 12:30 Tailerra
(+55 eta dantzariak)
- 13:00 Dokumentalaren proiekzioa (7 min) eta solasaldia.
(OKUPA, Oihana Varelaren proiektua)
Oihana Varelak Dantzaguneako Sortutakoak Soziala diru-laguntza jaso zuen iaz. Haren ikerketan "okupa" kontzeptuaren inguruan aritu da: zer espazio betetzen dugu? zer espazio bete nahi genuke? galderen inguruan hausnartuz. Ikerketa hau konpartitzeko asmoz, elkarkidetza laborategia antolatu du: mugimendua eta ahotsa uztartuko dituen 2 orduko saioa.
Horren ondoren, proiektuaren inguruan egin duten dokumentalaren proiekzioa (7 min) eta solasaldia egongo da.
- Nori zuzenduta: 55 urtetik gorako pertsonak (ez da esperientziarik behar) eta dantzari profesionalak.
- Izena emateko, idatzi oihanavarelaizpurua@gmail helbidera.
(Tailerra eta dokumentalaren proiekzioa ekintza independenteak dira, bata edo bestea aukeratu daiteke).