UDAKO IKASTAROAK 2021: izen-ematea irekita

Ione Miren Aguirre, Malllandain Ballet Biarritzeko dantzaria izango da irakaslea, uztailaren 5etik 16ra egingo diren ikastaroetan.

-ren irudia
 UDAKO IKASTAROAK 2021: izen-ematea irekita

UDAKO IKASTAROAK 2021 (eskuorria)

  • Datak: uztailaren 5etik 16ra (astelehenetik ostiralera)
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordutegia
    • 09:30-10:30 Maila ertaina 
    • 11:00-12:30 Maila aurreratua 
    • 13:00-14:00 Errepertorioa (La Pastorale pieza koreografikoko errepertorioa landuko da)
  • Prezioak
    • Klaseak: 60€
    • Errepertorioa: 30€
  • Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
  • Irakaslea: Ione Miren Aguirre

OHARRAK

  • Izen-emateko gutxieneko adina: 12 urte (2009an jaiotakoak).
  • Gutxienez bi urteko formazioa eskatzen da.
  • Antolatzaileek dute onarpen eskubidea, beharrez- ko maila ez duten ikasleei dagokionez.
  • Izen-emateko epe-amaiera: ekainaren 28a (tokiak epea amaitu baino lehenago betez gero, izen-ematea itxiko da).
  • Ikastaro osoa egin behar da.
  • Izen-ematea ezeztatzeko eta dirua bueltatzeko, mediku-ziurtagiria aurkeztu behar da.
  • Debekatuta dago argazkiak eta bideoak egitea klaseetan.

COVID-19

  • Ikastaroa unean dauden osasun-protokoloen arabera egingo da, eta beharrezko informazioa eta eskakizunak matrikula egitean emango dira.