Busti dantzan! Udako ikastaroak berrikuntzekin datoz

Dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituzte aurten ikastaroek, eta hurrenez hurren, Marcello Raciti eta Alessio Natale izango dira irakasleak. Uztailaren 25etik 29ra goiz osoan zehar bi diziplinetako saioak egingo dira. Horrekin batera, dantzarien prestakuntza osatzeko jarduera osagarriak egingo dira sektoreko profesional adituekin (pilates, prestakuntza fisikoa, profesionalizazioari buruzko hizketaldiak, etab.)

-ren irudia
 Busti dantzan! Udako ikastaroak berrikuntzekin datoz
  • Datak: uztailaren 25etik 29ra
  • Ikastaroak:
    • Jauzi! Dantza klasikoa erdi maila / Garaikidea hastapena
    • Murgildu! Dantza klasikoa aurreratua / Garaikidea erdi maila
    • ​Jarduera osagarriak: bi ikastarietan egunero dantzarekin zuzenean lotutako jarduera bat egingo da.
  • Ordutegia
    • Jauzi!
      • 9:30-11:00, klasikoa erdi maila
      • 11:00-11:30, atsedena
      • 11:30-12:15, jarduera osagarria
      • 12:15-14:00, garaikidea hastapena
    • Murgildu!
      • 9:30-11:00, garaikidea erdi maila
      • 11:00-11:30, atsedena
      • 11:30-12:15 jarduera osagarria
      • 12:15-14:00, klasikoa aurreratua

​​Egitaraua eta informazio osoa 

  • Prezioa: 60€ ikastaro bakoitza
  • Izen-ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
  • Izena emateko epe-amaiera: ekainaren 29a (toki mugatuak)

Irakasleak 

Dantzan zein pedagogian Errusiako Lipinskaya, Kostrosvkaya eta Vaganova metodo akademikoak jarraitu ditu 20 urtetik gorako ibilbide profesionalean. Hungariako Estatuko Dantza Akademian, John Cranko Schule de Stuttgart eta Moscuko Balshoi Antzokiko Ballet Akademian ikasi zuen. 2011az geroztik ballet irakasle egoiliarra da Bergengo Cultura Eskolaren (Norbegia) Talentu Programan. Gazteak Eskandinabia eta Europako hautaketa probetarako trebatzen ditu. Gainera, Bergengo Dansesnter eta Centro de Danse Du Maraisen ere irakasle bezala dihardu dantzari profesional zein balletaren maitale helduekin.

Ikasketak Italiako Centro de La Dansen (Napoles) hasi zituen. Dantza modernoan eta garaikidean lizentziatua da. Ondorengo urteetan dantzari eta koreografo gisa hezten jarraitu zuen Europa zein Estatu Batuetako dantza eskola onenetan: Balletto di Roma, IALS, Maison de la Danse direc. Denis Ganio, Cinecitta Campus, Pineapple (Londres),Broadway Dance Center (NY), Steps (NY), EDGE-Performing Arts Center (Los Angeles), Millennium Dance Complex (Los Angeles), Miami City Ballet (Miami). Nazioarteko hainbat sariketa irabazi ditu eta Disney, L’Oreal edo Efi cacia Publicitaria bezalako bezeroentzat lan egin du koreografo gisa.