UNITY PROIEKTUA: Poppin estiloa Sifer dantzariarekin, Dantzagunean maiatzetik uztailera

Hip-hopa eta dantza urbanoak lantzen dituen Unity proiektuaren barruan, Sifer dantzari ezagunak poppin´ izeneko dantza-moldea irakatsiko du hiru saiotan zehar, maiatzetik uztailera.

-ren irudia
 UNITY PROIEKTUA: Poppin estiloa Sifer dantzariarekin, Dantzagunean maiatzetik uztailera
  • Datak
    • Maiatzaren 14a
    • Ekainaren 4a
    • Uztailaren 2a
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordutegia: 11:00-14:00
  • Irakaslea: Sifer
  • Nori zuzendua: dantzariei zuzendua
  • Plaza mugatuak
  • Prezioa:
    • 105€ FORMAZIO OSOA (apirilaren 22a baino lehen)
    • 120€ FORMAZIO OSOA (apirilaren 22aren ondoren)
    • Izena emateko epe-amaiera: maiatzaren 6a
  • Izen-ematea: hiphoplab.elkartea@gmail.com

Poppin’

Amerikako Estatu Batuetan sortutako kale dantza ezaguna da. Dantza estilo honek teknika ugari kontenplatzen ditu bere barnean (waving, boogaloo, animation…) eta bereziki Funk edo Electro-funk musikarekin dantzatzen da. Sifer, dantza urbanoetan 13 urteko esperientzia duen Poppin dantzaria, izango da dantza tailer hau bideratuko duen aditua. Ez galdu aukera eta animatu estilo honetako kultura ezagutzak, ezagutza teknikoak zein dantza libre edo Freestyleerako tresnak ikastera.

Informazioa: Unity Proiektua