Urtarrileko klase irekiak, Dantzagunean

Urtarrilean klase irekien eskaintza oparoa izango dugu Gipuzkoako Dantzagunean, erabat doan, hainbat estilo eta lengoaietako artisten gidaritzapean: Igor Calongeren (Cielo Rasoko zuzendari eta koreografoa) ohikoak, dantza garaikideari lotuta; Dantzaz konpainiaren eskutik dantza komunitarioa, eta  Maialen Mendesen (Unity elkartea) begiradapean, dantza urbanoak.

-ren irudia
 Urtarrileko klase irekiak, Dantzagunean

Urtarrila pauso onean hasi dugu, eta zuek ere hala has dezazuen hil honetako 3 klase ireki eskaintzera gatorkizue, musu-truk:

- Igor Calonge Cielo Rasoko koreografo eta zuzendariaren ohiko klaseak, dantza garaikideari lotuta, hurbildu nahi duen ororentzat zabalik.

  • Data: Urtarrilaren 22, 23, 27, 29, 30
  • Lekua: Dantzagunea
  • Ordutegia: 18.00-20.00

Harremanetarako: ciacieloraso@gmail.com (Ez da beharrezkoa izena emateko idaztea)

- Dantzaz-en eskutik, dantza komunitarioa: gozamenetik eta kuriositatetik mugimendua eta dantza landu nahi dutenentzat. Ez da esperientziarik behar. Laura Gomez-ek koordinatutako saioak.

  • Data: Urtarrilaren 25 (hileko azken larunbatak)
  • Lekua: Dantzagunea
  • Ordutegia: 10:30-12.00

Harremanetarako: mediazioa@dantzaz.eus (Izena emateko idaztea beharrezkoa da)

- Unity elkartearen bidez, dantza urbanoak, freestyle improbisaziorako modalitatean. Dantza urbanoen jatorri soziokulturala eta hari lotutako autoezagutza, identitatea, komunitatea edota ahalduntzeari garrantzia berezia aitortzen zaie, Maialen Mendes-en begiradapean.

  • Data: Urtarrilaren 31 (hileko azken ostiralak)
  • Lekua: Dantzagunea
  • Ordutegia: 18.00-20.00

Harremanetarako: Instagram: u.n.i.t.y_proiektua/ (Izena emateko idaztea beharrezkoa da).

OHARRA: Garrantzitsua da klasera joateko izena emateko idaztea, Igor Calongeren saioetan izanik ezik. Arropa erosoa eramatea gomendatzen da.