ZINETIKA 2021: bideo-dantza Donostian, Bilbon eta Iruñean urriaren 22tik 31ra

Besteak beste, Lorand Janosek bideo-dantza tailerra emango du urriaren 22an, eta Gipuzkoako Dantzaguneko koordinatzaile den Sofia Alforja izango da lehian ariko diren 23 lanak saritzeko epaimahaiko kideetako bat.

-ren irudia
 ZINETIKA 2021: bideo-dantza Donostian, Bilbon eta Iruñean urriaren 22tik 31ra

Zinetika jaialdiak 23 filmeko programazio zinematografikoa izango du bere VI. edizioan, hiru ataletan banatuta: Hautaketa Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks.

Gainera, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako DNA programaren jarduera biltzen duen dokumentala programatuko da. Konfinamendua, errutina, bideojokoak, geometria, bereizkeria, denboraren iragaitea, arkitektura, poesia-ekintza, topaketa, esperimentazioa… bezalako gaiak jorratzen dituzten obrak dira eta hainbat herrialdetakoak dira, besteak beste: Argentina, Estatu Batuak, Frantzia, Ekuador, Brasil, Errusia, Britainia Handia, Herbehereak, Australia edo Espainia.

Teresa Morales, Sofía Alforja eta Lorand Janos arituko dira epaimahaian.

Informazioa: Zinetika