Albisteak

Mal Pelo konpainiak eskaintzen duen ikastaroetan, ekintzen mekanismoekin eta hauek eragiten dutenarekin esperimentatzen da. Mugimenduaren begirada eta akzioan dagoen gorputzaren irakurketa. Zehaztasuna, iraupena, konpromezua, intentsitateak, isiltasuna, ausentziak, presentziak, puntuazioak, bizigarritasuna, kapitulazioa, fraseatzea, linealtasuna, iragankortasuna, musikalitatea, erritmoa, idazkera…dira ikastaroan eztabaidatuko ditugun terminoetako batzuk.

Gehiago irakurri

Dantzariak prestatzeko Haatik Landu ekimenarekin elkarlanean segiko dugu 2024an. Guztira, bost tailer antolatu dituzte, eta maiatzetik abendura egingo dituzte. Asteburutan Mal Pelo, Daniel Abreu, Adrian Manzano eta Lucia Maroteen saioak izango dira. Irailean, berriz, Nora Baylach bost eguneko tailerra egingo du. Izen-emateak irekita daude dagoeneko.

Gehiago irakurri

Bost egunetan zehar, goiz osoko saio trinkoetan dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituzte ikastaroek. Horrekin batera, dantzarien prestakuntza osatzeko jarduera osagarriak egingo dira egunero sektoreko profesional adituekin. Azken eguneko saioa eta erakustaldia Lekuona Fabrikan egingo da.

Gehiago irakurri

Aste Santuko eta Pazko Asteko lan-egunetan bulegoa 9:00etatik 15:00etara egongo da irekita. Ordutegi horretatik kanpo aretoak erabiltzeko erreserba egin dutenek bulegoa irekita dagoen ordutegian hartu behar dituzte sarrerako txartela eta giltzak.

Gehiago irakurri

NOUED 2022an hasitako proiektu bat da. Gizartearen gaiei buruzko ikuskizun bat landu dute, dantza garaikidea erabiliz. NOUED-en bitartez dantza eta gizartearen artean lotura bat edukitzea lortu nahi dute. Horrez gain, taldeei, eskolei eta baztertzeko arriskuan dauden komunitateei dantza hurbiltzea saiatzen dira. NOUED-en helburua da, dantza garaikidea adierazpen bezala erabiliz, bere garrantzia eta inpaktuari buruzko kontzientzia sortzea.

Gehiago irakurri