Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Harremanetarako informazioa:
dantzagunea@gipuzkoa.eus943 021 624

GIPUZKOAKO DANTZAGUNEA

Dantzaren sorkuntza eta formazio

prozesuak sustatzeko eta laguntzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.

>

Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.

Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.

Albisteak

COVID-19: argitu zure zalantzak

Askok eskatu diguzue COVID-19ak eragindako neurriek dantzaren sektorean eragindako zalantzak argitzeko. Gogorarazten dizuegu, Gipuzkoako Dantzaguneak "Bulego irekia" aholkularitza-zerbitzua martxan duela horretarako.

Irakurri gehiago
+

Intereseko estekak

Sare sozialak

 

Twitter

Facebook