Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzaren sorkuntza eta formazio prozesuak sustatzeko eta laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.

Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.

Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.

Azken Albisteak

TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Ekintzarako erremintak", Mal Pelo maiatzaren 11n eta 12an (HAATIK LANDU)

Mal Pelo konpainiak eskaintzen duen ikastaroetan, ekintzen mekanismoekin eta hauek eragiten dutenarekin esperimentatzen da. Mugimenduaren begirada eta akzioan dagoen gorputzaren irakurketa. Zehaztasuna, iraupena, konpromezua, intentsitateak, isiltasuna, ausentziak, presentziak, puntuazioak, bizigarritasuna, kapitulazioa, fraseatzea, linealtasuna, iragankortasuna, musikalitatea, erritmoa, idazkera…dira ikastaroan eztabaidatuko ditugun terminoetako batzuk.

HAATIK LANDU 2024: egitaraua

Dantzariak prestatzeko Haatik Landu ekimenarekin elkarlanean segiko dugu 2024an. Guztira, bost tailer antolatu dituzte, eta maiatzetik abendura egingo dituzte. Asteburutan Mal Pelo, Daniel Abreu, Adrian Manzano eta Lucia Maroteen saioak izango dira. Irailean, berriz, Nora Baylach bost eguneko tailerra egingo du. Izen-emateak irekita daude dagoeneko.

BUSTI DANTZAN 2024: udako ikastaroak uztailaren 8tik 12ra

Bost egunetan zehar, goiz osoko saio trinkoetan dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituzte ikastaroek. Horrekin batera, dantzarien prestakuntza osatzeko jarduera osagarriak egingo dira egunero sektoreko profesional adituekin. Azken eguneko saioa eta erakustaldia Lekuona Fabrikan egingo da.