Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzaren sorkuntza eta formazio prozesuak sustatzeko eta laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.

Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.

Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.

Azken Albisteak

DEIALDIA: Aterpean egonaldiak 2024 (Dantza Hirian)

Dantza Hirian jaialdiak lan handia egiten du gaur egungo dantza hiri-guneetan sortu, ikertu eta hedatzearen alde, bai herri mailan eta bai nazioartean ere, Aterpean izeneko artistak egoitzan programa antolatuz. Programa horrek ordain ekonomiko bat eta beren lanak garatzeko eta aurkezteko toki bat eskaintzen die artistei. Sorkuntza berriak Dantza Hirian aurkeztuko dira lehen aldiz.

ARTiK 2024: Jardunaldietan izena emateko epea zabalik

2023ko lehen edizioak izandako arrakastaren ondotik, ikerketa artistikorako ARTiK ekimena hedatu dugu, eta otsailetik apirilera irakurketa-saioak egingo ditugu Eresbilen, maiatzeko topaketaren aurretik. Izena emateko epea irekita dago.

TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Ekintzarako erremintak", Mal Pelo maiatzaren 11n eta 12an (HAATIK LANDU)

Mal Pelo konpainiak eskaintzen duen ikastaroetan, ekintzen mekanismoekin eta hauek eragiten dutenarekin esperimentatzen da. Mugimenduaren begirada eta akzioan dagoen gorputzaren irakurketa. Zehaztasuna, iraupena, konpromezua, intentsitateak, isiltasuna, ausentziak, presentziak, puntuazioak, bizigarritasuna, kapitulazioa, fraseatzea, linealtasuna, iragankortasuna, musikalitatea, erritmoa, idazkera…dira ikastaroan eztabaidatuko ditugun terminoetako batzuk.