Tramiteak

Arrantza - Ibai arrantza barrutiak

Gipuzkoako Arrantza Federazioak kudeatzen ditu bere web orriaren bitartez.

Arrantza - Ibaietan arrantza egiteko baimena

Ibaietako arrantzarako baimenak bide emango dio titularrari Euskal Autonomi Erkidego osoan ibaietako arrantzan jarduteko.

Baimenak iraupen mugagabea du, eta, baliogarria izateko, beharrezkoa izango da baimenarekin batera urteko tasa ordaindu izana frogatzen duen agiria eramatea.

Arrantza / Ehiza: Datuak eguneratu

Txartel zenbakiakMail bidez datuak eguneratzeko txartelan agertzen diren zenbakiak zuzen identifikatzeko erabili beharko ditu.

  • Mail bidez.
  • 943 11 2149 telefonora deituz
  • Nekazal bulegoetan.

Jaiotze data zuzentzeko gure bulegoan edo Nekazal bulegoetan bidezko agiria aurkeztu beharko da.

Arrantza / Ehiza: Lizentzia ordainketak

Arrantza edo ehiza baimena indarrean izateko tasa ordaindu beharko da. 65 urte beteak dituzten ehiztariek ordezko agiria eraman beharko dute. Agiri hauek arrantza edo ehiza baimenarekin batera eraman beharko dira.

Ehiza tasa (2019)
  • Orokorra: 13,37€
  • 65 urte bete dutenek ez dute ordaindu behar.
Arrantza tasa (2019)
  • Orokorra: 8,70€
  • Adin txikikoek (16 urte bete gabe): 3,61€
Agiria lortzeko erak:
  • Kutxabank-en, txartela aurkeztuz.
  • Nekagip bidez, ehiza edo arrantza atalean identifikatuz gero.
    Bi aukera daude:
    • Ordainketa on-line egin.
    • Ordainketa off-line egin (ordainketa gutuna sortu).
  • 65 urte bete dutenek (ehizan soilik):
    • Nekagip bidez
    • 943 11 2149 telefonora deituz
    • Nekazal bulegoetan.

Arrantza / Ehiza: Txartela bikoiztu

Eskaera hau txartela galduta, urratuta edo zaharkituta duenari dagokio.

Honetarako, ordainketa agiria eskatu beharko da, 943 11 2149 telefonora deituz edo mail bidez, non zuzen identifikatu beharko den (Nan, izena ete deiturak).

Eskaerak:

Ehiza - Aldi baterako eskaera

Beste erkidego / Europa batasuneko herrialdetik datorren ehiztariek ondorengo dokumentazio ORIJINALA edo KONPULTSATURIK aurkeztu beharko dute:

  • Nortasun agiria
  • Beste erkidego / Europa batasuneko herrialde bateko indarrean dagoen ehiza lizentzia (lizentzia eta urteko tasa ordainduta)
  • Pareko azterketa gainditu duen ziurtagiria

Aurkezteko lekuak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia.
    Gipuzkoa plaza, z/g
    20004  - Donostia
  • Nekazal bulegoak

Ehiza - Ehiza egiteko baimena

Euskadiko lehenbiziko ehiza lizentzia lortzeko Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen azterketa gainditu beharko da.

Beste erkidego / Europa batasuneko herrialdetik datorren ehiztariak ondorengo dokumentazio ORIJINALA edo KONPULTSATURIK aurkeztu beharko du.

  • Identifikazio agiria.
  • Beste erkidego / Europa batasuneko herrialde bateko indarrean dagoen ehiza baimena (lizentzia eta urteko tasa ordainduta).
  • Pareko azterketa bat gainditu duen ziurtagiria.

Aurkezteko lekuak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
    Gipuzkoa plaza, z/g
    20004 - Donostia
  • Eskualdeko Nekazal Bulegoak.

Ehiza - Kudeaketa

Uxaldiak egiteko derrigorrez Basa Animalien eta Landareen Foru Aldundiko Zerbitzuari abisua eman behar zaio. Aplikazio baten bitartez egiten da, eta ehiztari baimenduek soilik daukate sarrera.