Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Ekonomia sustapena eta berrikuntza

Ekonomia Sustapena eta Berrikuntza

Gipuzkoa lurralde lehiakorra, adimentsua, orekatua eta sortzailea da, aberastasunaren sorrera jasangarria, pertsonen ongizatea eta herritarren bizikidetza bermatzen dituena. Hala, lurraldearen eredu sozio-ekonomikoa bere industriaren sendotasunean oinarritzen da.

Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburu nagusietako bat da ekonomiaren susperraldiari eustea, enpresen lehiakortasuna sendotuta. Gipuzkoako enpresa ehuna eraldatzen lagundu nahi dugu, lehiakorra, dibertsifikatua eta presentzia globala duen enpresa eredu baterantz egiteko, enpresa portaera lehiakorrak sustatuz (berrikuntza, nazioartekotzea eta lankidetza), kalitatezko enpleguaren eta pertsonek enpresa proiektuan protagonista gisa parte hartzearen aldeko apustua eginez. Horrela lortuko baitugu, herrialde eta lurralde gisa, gure industria eta ekonomia politikaren identitate ezaugarriak indartzea.

Era berean, Gipuzkoa jakintzan eta berrikuntzan oinarritutako ekosistema bat da, inbertsio tasa handiak ditu I+Gn, eta lurraldeko hainbat enpresa I+Gn gehien inbertitzen duten Europako enpresen artean daude. Horri guztiari eusteko, lurraldeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sistema konplexu eta osatua du, jakintza metatzeko estrategiari erantzuten diona, baina balio ekonomiko eta sozial handiagoa sortzeko nahitaezkoa da jakintza horren transferentzia optimizatzea eta indartzea.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak gure enpresen eta ikerketa zentroen esku jartzen ditu zenbait programa, deialdi, baliabide eta ekimen. Horiek guztiak webgune honetan kontsulta daitezke. Gure konpromisoa eta zeregina da, hain zuzen ere, lanean jarraitzea Gipuzkoa gero eta lehiakorragoa eta berritzaileagoa izan dadin.

Programak eta laguntzak


2026ko DIRULAGUNTZEN PROGRAMA
Enpresak indartuz, industria sendotuz (Katalogoa)

 

_______________

IBILGAILUEN GURPILAK ORDEZTEKO DIRULAGUNTZA

 

TAILERREN ERREGISTROA

TAILERREN INSKRIPZIOA

GAO: 167 zk. 2025eko irailaren 3an

Dokumentazioa

Informazioa

Helbide elektronikoa: gurpilak@gipuzkoa.eus

Telefonoa: 943112275

 

 

Azken Albisteak

Pasabanek papera mozteko teknologia berritzailea garatu du, “munduan bakarra

Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak, Unai Anduezak, berdinik gabeko garapen teknologiko hau bisitatu du Tolosan, Estatu Batuetako paperaren sektoreko bezero batentzat diseinatua. Cut Size makina gai da segundo bakoitzeko lau folio pakete ere ekoizteko; hala, efizientzia eta produktibitate estandar berria ezarri du nazioartean.

Gipuzkoak indartu egin du Toronton AAean eta kuantikan nazioartean duen posizionamendua, CDL Donostiak Creative Destruction Laben duen Super Session ekimenean parte hartu duelarik

Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Unai Andueza diputatuak sendotu egin dute Kanadan Gipuzkoaren berrikuntza-ekosistemaren proiekzio globala, bai eta deep tech delakoaren garapen europarra gidatzeko apustu estrategikoa ere. CDL Donostiak azelerazio teknologikoko munduko foro nagusietako batean parte hartzeak eta Multiverse Computing-en arrakasta-kasuak agerian uzten dute lurraldeak gaitasuna duela ezagutza aurreratua nazioarteko inpaktuko enpresak izan daitezen.