Dirulaguntzak produktu berrien merkaturatzea azkartzeko, horretarako hainbat alderdi babestuz: teknologiak eta produktuak eraldatzen laguntzea, merkaturatu aurreko prototipo fasea, edo merkatuaren beharretara egokitzen den industriara bideratzeko moduko produktua izatea.
Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten enpresa gipuzkoarrak.
Proiektuak gutxienez 10.000 euro izango ditu diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuan. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan, gutxieneko zenbateko hori 5.000 euro izango da.
Merkaturatze aurreko fasean dauden produktuak, modurik hoberenean merkaturatzeko oraindik garatzeko edota egokitzeko beharra dutenak, industriaratzeko proiektuak. Baldintza hautakoren bat bete beharko dute:
Dirulaguntzaren xede diren produktuek berritzaileak izan beharko dute, eta hori ziurtatzeko, aurreko faseetan produktua garatzeko babes publiko esanguratsua jaso dela egiaztatu beharko da.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak: barruko langileria eta azpikontratazioak (4. oinarrian zehazten direnak)
Enpresa txikien kasuan, ehuneko hauek % 10 handiagoak izango dira.
Orotara, barneko langileen eta materialen gastuek ezingo dute diruz laguntzekoa den inbertsioaren % 50 gainditu.
Dirulaguntzaren zenbatekoaren gehiengoa 40.000 eurokoa izango da entitateko.
750.000 €
Aurkezten diren proiektuak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitakoak izan behar dira.
2017an aldatutako oinarri arautzaileak eta deialdia: (GAO 80 zk, 2017ko apirilaren 27a)
Oinarri arautzaileak : GAO 134 zk, 2016ko uztailaren 15a (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean)
Izaskun Nosellas Aramendi
943 11 3190
Jesús Mª Eizagirre Arozena
943 11 3989
Eskaerarekin lotutako dokumentuak