Kalifikazio fiskaletarako txostena
Berrikuntza Zuzendaritzak Berrikuntza Teknologiko gisa kalifikatu daitezkeen proiektuen kalifikazio txostenak egingo dizkie hala eskatzen duten enpresei, 2014ko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, 63.2. artikuluan ezartzen duenaren arabera.
2/2014 Foru Arauaren 63.3 artikuluaren arabera, proiektuak artikulu horretan ezarritako kontzeptuetako batekin bakarrik lotuta egongo dira, ezingo dira proiektu mistoak izan. Proiektuak osorik I+G zentro bati azpikontratatuko zaizkio (a atala, % 20ko hobaria), edo b motako proiektuak izango dira (% 15eko hobaria), nahiz eta horietan ikerketa zentro batek parte hartu
Eskaerak Berrikuntza Zuzendaritzara bidaliko dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Telematikoaren bidez, lehen aipatutako dokumentazioa erantsiz.
Eskaera egiteko:
Idatzi bat bidali beharko diguzu, txostena egiteko eskatzen duena.
Formulario hauek bete
Formulario horiez gain:
Beste edozein dokumentu erantsi dezakezu, baliagarri izan daitekeena edo eskaera-orriaren muga dela eta, sartu ezin izan duzuna.
Kendu nahi den gastuaren ekitaldi fiskala amaitu baino lehen.
Eskaeran zerga ekitaldi horretan egindako gastuak bakarrik hartuko dira kontuan.
Berrikuntza Zuzendaritzak, txostenak egingo ditu dagokion eskaera aurkeztu ondoren, gehienez ere, 6 hilabeteko epean.