Programa honen xedea da Gipuzkoako enpresen eraldaketa sustatzea, beraien jarduera Smart Mobility Industry kontzeptuarekin erlazionatutako negozio-hobi berrietara bideratzeko, bereziki Elektromugikortasun, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoarekin erlazionaturiko jarduera sektoreetan.
Helburua: mugikortasun berriarekin (elektromugikortasuna, karga azpiegitura eta gidatze autonomoa) lotutako erakustaldi teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena bultzatzea.
Erakunde onuradunak: Gipuzkoan mugikortasun berriaren edo energia-biltegiratzearen esparruan ezarpen pilotuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko enpresak eta/edo erakundeak.
Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 23tik maiatzaren 23ra, biak barne.
Dirulaguntzarako sarbidea: programari buruzko informazio guztia
Programaren araudirako sarbidea: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, GAO 56, 2023ko martxoaen 22a
Helburua: gogoeta estrategikoko, negozioa birbideratzeko, dibertsifikatzeko, eraldaketa digitala egiteko, lehiakortasuna hobetzeko edo enpresaren edozein prozesu berrantolatzeko proiektuak bultzatzea; ahal dela, mugikortasun berriari buruzkoak (elektromugikortasuna, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoa).
Erakunde onuradunak: Gipuzkoan diharduten enpresak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 23tik apirilaren 24ra, biak barne.
Dirulaguntzarako sarbidea: programari buruzko informazio guztia
Programaren araudirako sarbidea: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, GAO 56, 2023ko martxoaren 22a
Helburua: berrikuntza teknologikoko proiektuak, produktu edo produkzio-prozesu berriak sortzera edo horiek nabarmen hobetzera bideratuak, Mubil estrategiak mugikortasun berriarekin (elektromugikortasuna, karga-azpiegitura eta gidatze autonomoa) behin betiko esparruekin lerrokatuta.
Erakunde onuradunak: Gipuzkoan diharduten enpresak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 23tik maiatzaren 23ra, biak barne.
Dirulaguntzarako sarbidea: programari buruzko informazio guztia
Programaren araudirako sarbidea: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, GAO 56, 2023ko martxoaren 22a.
• Ángel Martín angelmartin@gipuzkoa.eus
• Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus