Gipuzkoa Talent

Gipuzkoako Foru Aldundiak estrategia bat bultzatu du, helburutzat hartuta lurraldean giza kapitala sustatzea eta bultzatzea, eta kapital hori enpresekin konektatzea, hau da, etorkizuneko erronkei aurre egiteko talentu horren beharra duten enpresekin.

Estrategia horren lehenengo mugarria 2016ko abenduaren 27an izan zen, lehenengo “Gipuzkoa Talent Forum” topaketarekin.

Gipuzkoa Talent proiektuaren helburua da era askotako enpresa-arloetan kualifikazio maila altua daukaten pertsonak lurraldera erakartzea, berreskuratzea eta atxikitzea. Proiektuaren helburua da Gipuzkoan giza kapitala sustatzea eta bultzatzea, eta kapital hori Gipuzkoako ekonomia-ehunarekin konektatzea.

Helburua zen, alde batetik, aukerak sortzea beren ibilbide profesionala orain arte kanpoan garatu duten gipuzkoarrei, eta bestetik, enpresei aukera ematea beren etorkizuneko desafioei aurre egiteko behar duten talentua identifikatzeko. Gipuzkoa, Fellows programaren bitartez, aitzindaria izan da talentu zientifikoa erakartzen; orain, ordea, “Gipuzkoa Talent Forum” topaketarekin, enpresetara hedatu nahi dugu estrategia hori.

“Gipuzkoa Talent Forum” lehenengo topaketak 200 lagun bildu zituen, guztira, gaur egun kanpoan lan egiten dutenak, nazioarteko esperientzia zabalarekin eta formakuntza maila altuarekin. Guztiek izan dute aukera Gipuzkoako hogeita hamar enpresak egiten duten lana bertatik bertara ezagutzeko, eta beren profil profesionalak ezagutzera emateko, topagune bat sortuz profesionalen talentuaren eta enpresek bilatzen dituzten profilen artean.

Enpresa parte hartzaileak