Soluzio integral bat, tokian tokiko hobekuntzak batuz

Lazoa benetako behar bati erantzuteko sortu zen: auto-ilarak desagerraraztea eta mugikortasuna hobetzea. Gainera, zarata eta trafikoaren afekzioak murriztuko ditu eta auzoak hobetzeko hirigintza aukera berriak ekarriko ditu. Lehendik dauden azpiegituretan jardungo da, inpaktua minimizatuz eta udalerri osorako hobekuntza errealistak garatuz.

Andoaingo konexioaketa mugikortasunahobetuko dituzten ekimenak

Barne-mugikortasunberria

Lazoak sarbideak antolatzen ditu eta eguneroko joan-etorriak errazten ditu. Karabanetako biribilgune berriak irteera zentral berri bat sortuko du, herriko sartuirtenak orekatuko dituena. Denborak eta auto-pilaketak murriztuko dira eta auzuneak ez dira zeharkatu beharko.

Konexioak

SAPA–Bordaberriko bide berriak segurtasuna eta sarbide zuzena eskaintzen die eremu horretako industrialdeari eta etxebizitza-auzoei. Txistokiko irteerak trafikoa kale estu eta auzo lasaietatik igarotzea saihesten du, zonalde osoko bizi kalitatea hobetuz.

Zarataren arazoa konpontzen du eta herrian gune berriak sortzen ditu

Zarata

Lazoak aukera ematen du lehentasunezko puntuetan berehala jarduteko. Adibidez, Mimendin, estaldura osoak zarata kronikoa ezabatzen du eta bide azpiegitura bat auzoarentzako hiri espazio berri bihurtzen du. Ongizatean eta bizi-kalitatean zuzeneko hobekuntza da urteetan egoera hori pairatu duten herritarrentzat.

Espazio berriak

Estaldurak azalera berri bat sortzen du auzo-erabileretarako:  erdeguneak, jolasguneak, kirola eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak. Gune berri bat eratzen da elkarbizitzarako eta auzoak lotzeko (Mimendi-Kalonge), eta Andoainentzako aukera berriak sortzen dira.

Belkoain zaindu duen soluzio jasangarria

Bazkardo-Sorabilla arteko proiektu hau ingurumen-inpaktua errespetatzen eta murrizten duen jarduketa da, lehendik dauden azpiegituretan jarduten baitu, lurerauzketa handiak saihestuz eta ingurune natural baliotsuak babesten baititu, hala nola Belkoain eta Allurralde.

Andoaingo paisaia eta nortasuna zaintzen duen aukera arduratsu eta jasangarria da, inguruko baserri historikoak errespetatzen dituena eta nekazaritza babesten duena.

Andoain eraldatuko dituzten hobekuntzak

Foru Aldundiakmartxan jarri duen proiektuaren oinarriekin, Andoaingo Udalaren ekarpen teknikoekin eta tokiko eragileen proposamenekin osatuko da.

1. Lazoa: konexio zuzenago eta arinagoa A-15 eta N-I errepideen artean

Egoera: Proiektua amaitua / jendaurreko erakustaldian

Urnietatik Tolosarantz doazen ibilgailuentzako konexio berri baten bidez, Bazkardon trafiko gehien duen puntuetako bat berrantolatuko du lazoak, N-I errepidean sartzea erraztuz eta trafikoa arinduz. Soluzio honek bi erreiak mantenduko ditu Atorrasagastiko tunelaren irteeratik Lasarte-Oriatik
datorren trafikoarekin bat egin arte, auto-ilarak murriztuz eta segurtasuna
hobetuz. Gainjarriko den ibilbide berriak N-I errepidea eta Oria ibaia zeharkatuko
ditu goitik, eta modu ordenatuagoan integratuko da errepide nagusian, herrigunetik urrunduta.

Jarduketa egitura berrien bidez egingo da, obrek irauten duten bitartean trafikoari ahalik eta gutxien eraginez. Ingurumen izapideen ondoren, obra aurten bertan lizitatzea aurreikusten da.

Auto-pilaketa gutxiago eta konexio arin eta seguruagoak A-15 eta N-I errepideen artean.

2. Mimendiko estaldura: osasuna eta espazio publiko berria

Egoera: Proiektuaren idazketa lizitatuta

Mimendi zaratak gehien kaltetutako auzoetako bat da. Lazoak errepidea bi norabideetan estaltzea ahalbidetuko du, zarata desagerraraziz eta estaldura berriaren gainazalean espazio berri handi bat eskainiz auzotarrentzat: berdeguneak, haur-parkeak, kirol-ekipamenduak eta oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealekuak.

Ingurune seguru eta lasai bat sortzeko hobekuntza-aukera berriak sortuko ditu, hiri eremu osoa eraberrituz.

Zarata gutxiago, osasun eta bizikidetza gehiago eta auzo eraberritu bat.

3. SAPA-Bordaberri bide berria: sarrera zuzena eta segurua

Egoera: Proiektuaren idazketa lizitatuta

Karabanetako sarrerak lehentasunezko segurtasun hobekuntzak eskatzen ditu: egungo kurbaren konfigurazioa itxia eta ibilbide motzekoa da. Udalerrira sartzeko bide berri bat planteatzen da N-I/A-15 errepidearen paraleloan, Oria ibaiaren gaineko bidezubi independente bat, malda txikia duena.

Horrek ibilgailu guztientzako segurtasuna ekarriko du, eta, gainera, sarbide zuzena Sapako eta Bordaberriko pabiloietara eta Andoaingo erdigunera.

Bide segurtasun handiagoa, sarbide hobea herrira eta konexio hobea industrialdearentzat.

4. Biribilgune eta irteera berria Karabanetan

Egoera: Proiektuaren idazketa lizitatuta

Andoain udalerri luzexka da, eta irteerak muturretan bakarrik ditu (Bazkardo eta Sorabilla). Hori dela eta, herritar askok herri osoa zeharkatu behar dute N-I edo A-15 errepidera iristeko, horrek sortzen dituen eragozpen eta trabekin. Karabanetako biribilgune berriak irteera nagusi bat sortzen du (Tolosarantz), udalerri osoko mugikortasuna orekatzeko.

Denborak eta distantziak murriztea, trafiko fluxuak hobeto banatzea eta Sorabillako egungo irteera arintzea suposatuko du.

N-Iera eta A-15era sarbide berria eta barne-zirkulazio arinagoa.

5. Txistokiko irteera berria: hobeto konektatutako auzoak

Egoera: Proiektuaren idazketa lizitatuta

Gaur egun, Tolosatik datozen ibilgailu askok auzuneak zeharkatzen dituzte Andoaingo erdigunera iristeko. Horrek esan nahi du Karrikatik hasita trafiko astuna dabilela etxebizitza, ikastetxe eta kale estuetan barrena.

Txistokiko irteera berriak Oria ibaia zeharkatuko du eta erdigunearekin zuzenean lotuko da, egungo zeharbidea saihestuz.

Ibilgailu gutxiagok zeharkatuko dituzte etxebizitza-auzuneak, ibilbideak laburragoak izango dira eta eremu horietan bizi direnen bizi-kalitatea nabarmen hobetuko da.

Andoain atseginagoa, auzo lasaiagoekin eta trafiko gutxiagorekin.

6. Sorabillako biribilgune berria: Andoain-Sorabilla-Aduna trafikoa ordenatzeko

Egoera: Proiektuaren amaitua / jendaurreko erakustaldian

Segurtasun handiagoa eta mugikortasun ordenatuagoa. Biribilgune berriak hobetu egingo du Sorabilla, Andoain eta Adunaren arteko lotura, joan-etorriak erosoagoak, seguruagoak eta arinagoak izan daitezen. Jarduketa horri esker, zirkulazioa hobeto antolatuko da, bidegurutzean abiadura murriztuko da eta norabide guztietako mugimenduak erraztuko dira, ingurune seguruagoa eta funtzionalagoa sortuz.

Proiektuak oinezkoentzako eremuak, bidegorria eta autobus geltokiak ere aurreikusten ditu; oinezkoen, bizikleten, ibilgailuen eta garraio publikoaren arteko bizikidetza indartuz.

Segurtasun handiagoa, zirkulazio gatazka gutxiago eta konexio erosoagoak egunerokoan.

7. Zarataren aurkako neurriak: babes akustikoa eta ingurumen-hobekuntzak

Egoera: Proiektuaren idazketa lizitatuta

Proiektuak neurriak hartzen ditu inpaktu akustikoa murrizteko ibilbide osoan zehar, azpiegituratik gertu dauden auzo eta inguruetako bizi-kalitatea hobetuz. Pantaila akustiko arruntez gain, Oria ibaiaren erriberan, Allurralde eta Mendiola artean, mendixka berriekin eta landaredi naturalarekin paisaian integratutako babes akustikoa planteatzen da, zarataren aurkako hesi gisa jardungo duena.

Soluzio horrek ingurumen-integrazioa eta paisaiaren hobekuntza uztartzen ditu, eta trafikoak Miranda pasealekuaren inguruan, Etxeberrieta eta Karrika artean, duen inpaktua murrizten du.

Bide segurtasun handiagoa, sarbide hobea herrira eta konexio hobea industrialdearentzat.

8. Sorabillako bide-txirikordatzearen hobekuntza: zirkulazioa seguruago eta ordenatuagoa

Egoera: Proiektuaren idazketa lizitatzeke

Sorabillako bide-txirikordatzea N-I errepideko punturik konplexuenetako bat da, A-15 errepiderantz doazen ibilgailuen eta Sorabillatik N-I errepiderantz doazenen arteko ibilbideak gurutzatzen baitira. Jarduketak trafiko-mugimenduak berrantolatuko ditu zirkulazio bakoitzak bere ibilbidea izan dezan, gurutzatze azkarrak eta istripuak saihestuz. Gainera, zerbitzu bide berri bat sortuko da pisatze eremutik, ibilgailuak Nafarroara modu ordenatuagoan bideratuko dituena.

Zuzeneko hobekuntza ekarriko du bidesegurtasunean, trafikoaren arintasunean eta joan-etorrietan.

Arrisku txikiagoko maniobrak eta zirkulazio seguru eta arinagoa.

Andoainek aurrera egitea merezi du

Ahalegin handia egingo dugu udalerriaren eta errepidearen arteko harremana hobetzeko. Zarataren arazoari irtenbidea ematea lehentasunezko helburua da. Baina aurkezten dizugun proposamena harago doa. Ez gara ari soilik eragozpenak gutxitzeaz edo dauden gabeziak zuzentzeaz. Beharrezkoa den esku-hartze bat baliatuz, Andoain modu positiboan eraldatzeko aukeraz ari gara.

Gainera, proposamen irekia da, Udalaren lankidetzarekin nahiz tokiko ikuspegiarekin aberastu nahi dena. Lan tekniko luzearen ondoren, orain jarduteko unea iritsi da.

Plan integral hau, helburu eraldatzailearekin sortu da: herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta Gipuzkoako Batzar Nagusien mandatua betetzeko. Izan ere, aurrera egitea arazoak aukera bihurtzea da. Eta Andoainek aurrera egitea merezi du.