Edukira joan

Ziur

ZIUR Gipuzkoako zibersegurtasuneko zentroa da, eta fabrikazio aurreratuaren alorrean gure lurraldeak dituen gaitasunak indartzen lagundu nahi du, eta bereziki, zibersegurtasun industrialaren arloan. Horrela, sektore teknologikoa eta lehiakortasuna sendotzeko aukera bikaina eskaintzen du, eta egoera honetan, Gipuzkoako enpresa industrialen nazioarteko kokapena sendotu egiten du.

ZIUR-ek enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen die, prebentzio neurri egoki eta egokituak garatzeko, eta zibersegurtasunaren arloko arriskuei eta mehatxuei buruzko sentsibilizazio eta kontzientziazio maila handitzen du.
1.Zibererasoen aurkako zerbitzu aurreratuak.
2.Enpresa arloko zibersegurtasun teknologiak.
3.Arriskuak eta mehatxuak kontrolpean.

 

 

Nola garatzen da ZIUR?

 

 

Zer lortu da edo zer lortu nahi da?

ZIUR erreferentzia izan nahi du zibersegurtasunean Gipuzkoako enpresa industrialentzat, prebentziorako erremintak eskainiz, eta Gipuzkoa zibersegurtasun industrialaren arloan nazioarteko erreferente bezala kokatzea.

Orain arte lortutako lorpenetan azaltzen dira honako hauek:

1.ZIUR Erreferentzia Zentroa abian jartzen da, 2019ko azaroan.
2.Zibersegurtasunaren arloan probak egiteko eta testatzeko laborategia sortzea. Bertan, posible da hainbat eratako probak egitea, osagaien, sistemen, prozesuen arloan aplikatzekoak diren zibererasoen aurkako produktu eta teknologien inguruan.
3.Zibersegurtasunari buruzko jardunaldiak, tailerrak eta sentsibilizazio- eta prestakuntza-saioak antolatzea Gipuzkoako enpresentzat.
4.Tokiko eragileekin itunak sinatzea, Gipuzkoako zibersegurtasun-ekosistema indartzeko
5.Zibersegurtasunaren arloko aholkularitza espezifikoa, lurraldeko 25 enpresa baino gehiagori.
6.Ezagutza, ikerketa eta esperimentazioa sortzea; adibidez, LEET Security-rekin garatutako proiektua, enpresei laguntzeko bere segurtasunerako erreminta bat diseinatzeko.

 

 

Galdera gehiago

Industria 4.0 edota laugarren iraultza industrialaren aterkipean, enpresa industrialak digitalizazio arloan egiten ari diren aurrera pausoak medio, hauek zibererasoen aurrean dituzten ahultasunak ere nabarian gelditu dira. Gipuzkoak industria arloan dituen gaitasunak medio, teknologiaren puntan egoteko nahitaezkoa izango da zibersegurtasunari dagokionez produktu seguruak ekoiztea, ondo blindatutako prozesu produktiboen bitartez. Ekipamendu informatikoen blindaje eta segurtasuna ezinbestekoak dira Fabrikazio Aurreratua garatzeko eta babesteko. Gipuzkoa hainbat produktuen ekoizpenean eta produkzio alorretan erreferente izaten jarraitzeko gure lurraldearen apustu estrategikoetako bat da arlo hau.
Gipuzkoan zibersegurtasunean espezializaturiko punta- puntako enpresa asko, izen handiko teknologia guneak eta arlo horretan estaldura akademiko handia eskaintzen duten unibertsitateak ditugu. Hortaz, proiektu sendo bat bultzatzeko moduan gara, jakintza eta teknologia industria lehiakortasunaren zerbitzura jartzeko.
Proiektuak ezaugarri hauek izango ditu:
  • Jakintzaren eta teknologiaren sorrera eta transferentzia bultzatzea.
  • Enpresetan zibersegurtasunarekin loturiko praktikak hedatzea eta bultzatzea.
  • Prebentziorako eta esku hartzeko tresnak eskaintzea.
  • Ekintzailetza eta zibersegurtasunaren sektorea sendotzea.
Zibersegurtasuna hazten ari den sektorea da, jardueragatik, eta enplegu kualifikatua sortzeko gaitasunagatik, baita etorkizunera begirako perspektibengatik ere. Proiektuak kualifikazio handiko karrera profesionalak garatzeko eta informazioa –eta ondorioz, Gipuzkoako industriaren lehiakortasuna– blindatzeko aukera bikaina eskaintzen digu.

 

Jarraitu elkarrizketa:

Parte-hartzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundia / Donostiako Udala / Enpresa industrialak / Zibersegurtasunaren arloko enpresak / Teknologia Zentroak / Unibertsitateak