Zer da Udal Etorkizuna Eraikiz?
Udal Etorkizuna Eraikiz gobernantza ireki, kolaboratibo eta aurre hartzaileari buruzko elkarrekiko ikaskuntzako komunitate hasiberria da, Gipuzkoako lurraldeko udalerriena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena.
Sortutako lankidetza espazioen bidez, udalek eta Foru Aldundiak:
- Elkarrekin hausnartzen dute erronka komunei, heuren ikuspegiei eta ideiei buruz.
- Erronka zehatzei buruzko esperientzia zehatzak eta jardunbide egokiak partekatzen eta azaltzen dituzte.
- Detektatutako ekintza ildoei eta interes komunei lotutako prestakuntza jasotzen dute.
Zer egiten da Udal Etorkizuna Eraikizen?
Komunitate hori 2021eko udan gorpuzten joan zen, hasierako kontaktuekin eta lehen udalei ekimena aurkeztearekin. Komunitatea urte bereko irailaren 23an aurkeztu zen ofizialki Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Gunea aretoan.
Udal Etorkizuna Eraikiz zer den azkar jakin nahi baduzu, hemen kontsulta dezakezu proiektuaren aurkezpen laburtua:
Aitzitik, ekimenaren xehetasunetan sakondu nahi baduzu eta ezagutu nahi badituzu haren planteamendu metodologikoa, lehen urratsak, jarduera ildo nagusiak, udalerrietan hautemandako berrikuntzak eta erronkak eta hasierako fase horretako lehen ondorioak, txosten hau kontsulta dezakezu:
Atal honetan, komunitate honen jarduerak eta garapenak sortzen duen kontsulta publikoko dokumentazioa igotzen jarraituko dugu.