Nola sustatuko da langileen partaidetza hurrengo urte hauetan?
Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza sustatzeko Estrategia 2016-2019
Gipuzkoako Foru Aldundiak sei jarduketa-linea definitu ditu pertsonen partaidetza lurraldeko enpresetan sustatzeko, 2019ko Etorkizuneko ikuspegia lortzeko azken helburuarekin: “Gipuzkoa, lurralde lehiakorra, adimentsua, orekatua eta sortzailea da, aberastasunaren sorrera iraunkorra, pertsonen ongizatea, herritarren bizikidetza eta hizkuntza zein genero berdintasuna bermatzen ditu, eta desberdintasun sozial gutxien dituen Europako lurraldea da”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Estrategia bat definitu du hurrengo urteetan Gipuzkoako enpresetan langileen partaidetza sustatzeko. Langileen ongizate maila hobetzeko, Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna eta lotura indartzeko eta lurralderako aberastasuna eta kohesioa sortzeko helburuarekin.
GFAk gidatuko duen ibilbide-orria da, hainbat printzipiotan oinarrituta dagoena:
- Partaidetza modalitate eta maila desberdinen existentzia (kudeaketa, emaitzak eta/edo jabetza).
- Enpresen eta enpresetako pertsonen errealitatera egokitzeko premia.
- Inplikatutako alderdi guztien parte hartzeko borondatea eta uste osoa.
- Partaidetza ereduek lan harremanen esparruarekin duten osagarritasuna eta bizikidetza.
- Fokua 10 - 250 enplegatu dituzten eta industria eta energia, informazioa eta komunikazioa, jarduera profesionala edo zerbitzu jarduera sektoreetako enpresetan dago jarrita. Halaber, administrazio publikoan partaidetza sustatzeko ere aurrerapausoak ematea aurreikusten da.
Gipuzkoako enpresetan parte hartzen duten langileen kopurua, partaidetza eredu arrakastatsuak aurkezten dituzten enpresen kopurua, eta pertsonen partaidetzaren kalitatea handitzea da Estrategiaren helburua. Gainera, tokiko eragileen arteko komunikazio eta lankidetza hobetu nahi du, eta baita langileak zein enpresariak, langileen partaidetza sustatzeko konpromisoak eta inplikazioak duten garrantziari buruz gehiago kontzientziatu.
Horretarako, sei jarduketa-linea handi definitu dira, grafiko erantsian laburtuta jaso direnak.