Atzealdea

Aisialdia eta ikus-entzunezko edukien kontsumoa

 

Aisialdia eta ikus-entzunezko edukien kontsumoa

Euskara

EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKTUEN HARRERA APALA DELA AZALERATU DU IKERKETAK, GIPUZKOAKO ESKUALDEEN ARTEAN ALDE NABARIAK IDENTIFIKA DAITEZKEEN ARREN

Eskola egun batean, zer egiten du nerabe batek bere denbora librean? Asteburu edo jaiegun batean, zer egiten du denbora librean?

$azpititulua.getData()

Eskola egunetan denbora gehien etxetik kanpo lagunekin ematen dutela diote nerabe gipuzkoarrek, ordubete eta laurden inguru batezbeste (77 minutu). Jarraian, txateatzea, txiokatzea, eta bereziki, adiskideekin WhatsApp bidez aritzea –ordubete pasatxo (67 minutu)– dute gustuko. Telebistaren inguruan biltzekoak ere badira. Gurasoekin eta anai‑arrebekin ikusten dute gehien telebista, ordubete kasik (54 minutu). Edozelan ere, bakarrik edo lagunekin egiten duten telebista kontsumoa (48 minutu) ere paretsua da. Ondoren, ia-ia maila berean, bideojokoak (46 minutu) leudeke. Sarri, adiskideak edo anai‑arrebak lagun hartuta, bideojokoetan aritzen baitira nerabeak. Guraso eta anai‑arrebekin jolasean ibiltzeko tarterik ere, ordu erdi inguru (32 minutu), badute. Antzeko denbora (31 minutu) igarotzen dute bideoak bakarrik edo lagunekin ikusten. Halaber, zinemara gutxi doaz. Dena dela, sormenarena da azken tokia. Izan ere, nerabeek denbora tarterik txikiena (21 minutu) eskaintzen diote bideoak, argazkiak eta bestelakoak sortu eta partekatzeari.

 

 

 

 

 

 

 

Datuak eskualdeka aztertuz gero, hainbat kontu aipagarri aurki daitezke. Lehenik eta behin, nerabeek etxetik kanpo lagunekin beste eskualdeetan baino nabarmen denbora gehiago, ordu eta erdi pasatxo batezbeste (96 minutu), ematen dutela Tolosaldean. Txateatu, txiokatu eta WhatsAppean aritzeari tarterik handiena eskaintzen diotenak, aldiz, Debabarreneko nerabeak (75 minutu) dira. Telebista familia artean ikusteko ohiturari erreparaturik, Urola Kostan (61 minutu) du indarrik gehien. Bideoak bakarrik edo lagunekin ikusteari dagokionez, Debagoieneko gazteak dira denbora gutxien (21 minutu) igarotzen dutenak. Azkenik, sormena ardatz hartuta, azken hauek ere dira denbora gutxien (14 minutu) pasatzen dutenak.

Euskal Herriko Unibertsitateko IMG/MAC taldearen ikerketak nerabe gipuzkoarrek sortu eta kontsumitzen dituzten ikus-entzunezko edukiak ditu ardatz. Eskualdekako diagnostiko sakon honetan hamabi eta hamasei urte arteko gazteen joera eta ohiturak izan dira aztergai, euskarak jokatzen duen paperari arreta berezia eskainiz. Analisiaren lagina 60 ikastetxek osatu dute, banaketa geografikoa eta hezkuntza maila (DBHko lau ikasketa mailak) aintzat hartuta. Orotara, 2.426 inkesta egin dira B eta D ereduetako 120 talderen artean. Ikerketa kuantitatiboan lortutako emaitzak berretsi dituzte lau eskualdetan antolatutako focus group edo eztabaida-taldeek.

Ondoren, ikerketaren beste atalak kontsultatzeko linkak aurkituko dituzu:

IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN KONTSUMOA

EDUKIAK KOMUNIKATZEA, PARTEKATZEA ETA IRUZKINTZEA

IKUS-ENTZUNEZKO EDUKIEN SORKUNTZA

HEZKUNTZA EZ OFIZIALA: EUSKARAZKO INFORMAZIO ITURRIEN KONTSUMOA ETA SORKUNTZA

EZTABAIDA TALDEAK