Atzealdea

2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren balantzea

 

2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren balantzea

Gobernantza

Azken lau urteetan Aldundiaren gobernu jarduna gidatu duen 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren balantze ekitaldiko protagonista izan da diputatu nagusia.

Gipuzkoa sendoagoa da orain eta bere etorkizuna lantzen hasi da jada

Ekonomiaren berrindartzea eta krisia gainditzea, gizarte ezberdintasunak murriztea, lurraldea modernizatzeko beharrezkoak ziren azpiegiturak martxan jartzea, elkarlaneko gobernantza eredu berriarekin lan egitea eta balore, jarrera eta jokaera demokratikoetan sakontzea bezalako arloetan lortutako aurrerapausoak nabarmendu ditu foru arduradunak.