Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Euskarazko ikus-entzunezkoen sormena sustatuko du 2deok 2018tik aurrera

Euskara

Sormen industrien alde euskal erakundeek Tabakaleran egingo duten apustuaren baitan garatuko da egitasmoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den urtean ekin zion euskarazko ikus-entzunezkoen produkzioa hauspotuko zuen proiektu esperimental bat jorratzeari, etorkizuneko politika eta azpiegitura estrategikoak garatzeko martxan jarritako Etorkizuna Eraikiz ekimenaren babesean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den urtean ekin zion euskarazko ikus-entzunezkoen produkzioa hauspotuko zuen proiektu esperimental bat jorratzeari, etorkizuneko politika eta azpiegitura estrategikoak garatzeko martxan jarritako Etorkizuna Eraikiz ekimenaren babesean. Ordutik garatutako lankidetza zabalaren ondoren, gaur aurkeztu eta partekatu du egitasmoaren diseinua Markel Olano diputatu nagusiak, eta jakitera eman du proiektua euskarazko ikus-entzunezkoen laborategi gisa hezurmamituko dela datorren urtetik aurrera. Pantaila bidez kontsumitu daitezkeen edukien sorreran sistematikoki eraginda, euskarazkoen kontsumoa nabarmen handitu daiteke. Ideia hori abiapuntutzat hartuta, Etorkizuna Eraikiz egitasmoko proiektu esperimentaletako bat izan da ikus-entzunezkoen laborategia. 

Euskarazko ikus-entzunezko laborategiaren proiektua sektoreko eragileekin luze eta zabal landutako elkarlan prozesuaren ondorioa da: 80 elkarrizketa luze sektoreko ordezkariekin eta bi world kafe, sei adituz osatutako kontraste mahaia, lurraldeko 2.500 neraberen artean UPV-EHUk egindako kontsumoari buruzko ikerketa, eta nazioarteko erreferentziekin kontraste jardunaldiak. Gainera, hainbat proiektu pilotu abiarazteko edo egokitzeko ere balio izan du laborategiak: esate baterako, Go!azen telesail arrakastatsuaren transmedia proiektua, Next Station izenarekin euskarazko websail bat sortzeko lehiaketa, edota JarriON aplikazioa, euskarazko edukiak kudeatzeko eta ikusteko.

Egindako bidearen eta egitasmoaren oinarriak xehetu dituzte MUko ikerlari Amaia Pavonek eta Goiena Komunikazio taldeko zuzendari Iban Arantzabalek, zeinak gidatu duten orain arteko elkarlan prozesua. Jakitera eman dutenez, helburu nagusiari dagokionez, misio zehatza izango du laborategiak: euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz eta zabalkunde kanalak biderkatuz. Betiere, sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz. Helburuak, berriz, ondorengo lau puntuetan ardazten dira: euskara sustatzea, irismena handitzea, sektorean eragitea eta nazioartekotzea sustatzea.

Laborategiak hainbat funtzio beteko ditu. Batetik, antena gisa funtzionatuko du: industriarako aukera berriak hauteman, nazioarteko tendentzietatik ekimen berriak proposatu, arrakastatsu eta berritzaile izan daitezkeenak identifikatu... Bestetik, inkubagailu papera ere jokatuko du, sorkuntzarako espazioak eta dinamikak baliatuta, ideia baten ahal guztiak ateratzeko. Prototipoak garatu eta produkzio fasera pasa aurreko testatzea lantzeko eremu bat ere izango du. Zeharka, gainera, sektorearen erraztaile lanak egingo ditu: interakzioa eta lankidetza, finantzazio aukerak, nazioartekotze estrategiak, eta abar. Amaitzeko, produktuen zabalkundea sustatzeko lan egingo du.

Laborategia Tabakalerako ekosisteman integratuko da eta, gainera, sektorearen parte-hartze zuzena bultzatuko du eta eragile ezberdinen arteko interakzio eta elkarlana bultzatzea izango du xede, besteak beste.

Hemen ikusi dezakezu aurkezpen osoa.

Euskara Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Hi Gazte! Lehiaketaren sari banaketa

Hamabi hilabetez lurraldeko sei ikastetxetako 300 bat ikaslek formazioa jaso dute ikus-entzunezkoen sorkuntzan, gero beren lanak sortu, ekoiztu eta sareratu ahal izateko.

Jakin gehiago

2deok ateak ireki ditu

Tabakaleran kokatzen den euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiak eta Etorkizuna Eraikiz ekimenak aurreikusten dituen sei erreferentziazko zentroetako bat ireki da.

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Ikus-entzunezko britaniarren joerak

Garazi Goia, experta en estrategia audiovisual y con amplia experiencia en el mercado televisivo anglosajón, ha hablado sobre las tendencias de los contenidos audiovisuales británicos y las oportunidades de los producidos en euskera.

Jakin gehiago

Zein dira euskarazko ikus entzunezko edukien aukerak?

Telebista publikoak ikus-entzunezkoen aro digitalean: zein erronken aurrean aurkitzen dira?

Elena Puigrefagut Europako telebista publikoen elkarteko (EBU) teknologia eta berrikuntza arduraduna da. Telebista publikoak ikus-entzunezkoen aro digitalean: zein erronken aurrean aurkitzen diren eta horrek edukien sorkuntzan nola eragiten dien.

Jakin gehiago

JarriON, euskarazko ikus-entzunezkoen chromecast-a.

Luistxo Fernandezek JarriON euskarazko ikus-entzunezkoen chromecast-a aurkeztu du. JarriON

Jakin gehiago

Gipuzkoako nerabeen ikus-entzunezko kontsumo ohiturak

Ainhoa Fernandez de Arroyabe EHUko ikerlariak Gipuzkoako nerabeen (12-16) ikus-entzunezko kontsumo ohiturei buruz egindako azterketen emaitzak azaldu ditu.

Jakin gehiago

Nerabe-istorioekin nola asmatu?

Ingvill Marie Nyborg ekoizle norvegiarra, Skam telesail entzutetsuaren sortzailea eta haren aurrekaria izan zen Mia telesail arrakastatsuaren ekoizlea