Atzealdea

Behar duzuna erosi, ahal duzuna ordaindu

 

Behar duzuna erosi, ahal duzuna ordaindu

Janari bankuen auto-kudeaketa sustatzeko printzipioan oinarritzen da Gasteizko Tabgha despentsa solidarioa

Gasteizko Tabgha Despentsa Solidarioa, oinarrizko jaki eta garbitasun produktuak saltzen dituen irabazi asmorik gabeko denda bat da, non erosleak diru sarreren arabera ordaintzen duen. Tabgha Despentsa Solidarioak bi bezero mota dauzka: salmenta prezio oso murritzean erosten duten familiak, eta merkatuko salmenta prezioak erosten dutenak. Murriztua ordaintzeko aukeratuak diren bezeroen deskontuei ezartzen zaie salmenta prezioaren osokoa ordaintzen dutenen irabazi marjena.

$azpititulua.getData()

Gasteizko Tabgha Despentsa Solidarioa, oinarrizko jaki eta garbitasun produktuak saltzen dituen irabazi asmorik gabeko denda bat da, non erosleak diru sarreren arabera ordaintzen duen. Tabgha Despentsa Solidarioak bi bezero mota dauzka: salmenta prezio oso murritzean erosten duten familiak, eta merkatuko salmenta prezioan erosten dutenak. Murriztua ordaintzeko aukeratuak diren bezeroen deskontuei ezartzen zaie salmenta prezioaren osokoa ordaintzen dutenen irabazi marjena. Alegia, eroslearen beharren araberako salmenta prezio desberdinak daude: beharrean ez dagoen bezeroak ohiko tarifa ordaintzean jaki-tokiaren onuran kolaboratzen du. Eta beharrean dagoenak bere egoera ekonomikoaren araberako deskontua lortzen du.