Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Agenda feministaren erronkak

Agenda feministaren erronkak

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Marusia Lopezen hitzaldia Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna kongresuan.

Marusia López Cruz feminista mexikarra da. Etnologian lizentziatua da Antropologiako eta Historiako Eskola Nazionalean eta Genero eta Garapen Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun JASS-eko (Just Associates) Botere eta Babes arloan egiten du lan, giza eskubideen defendatzaileei eman beharreko babesaren inguruko esperientzien trukea sistematizatzen eta errazten. Giza Eskubideen Defendatzaileen Ekimen Mesoamerikarraren nazioarteko eraginaren batzordeko kide da. Ekimen horren sortzailea eta koordinatzaileetako bat izan zen Marusia, 2015era arte. Calala Emakumeen Fondoaren Patronatuko kide eta Protection International erakundearen zuzendaritza batzordeko kide da.

2018an, Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Defendatzaileei buruz egindako adierazpenaren hogeigarren urteurrena bete zen, eta Nazio Batuen Erakundeak egindako Emakume Defendatzaileen Babeserako ebazpenaren bosgarren urteurrena. Giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonek eta haien erakunde eta komunitateek justiziaren eta berdintasunaren alde egiten duten lana aitortzen eta babesten duen nazioarteko esparru bat izan arren, azken hamarkadetan, hazi egin dira haien aurkako mehatxu, eraso eta hilketak. Egoera horrek bereziki eragiten die emakume ekintzaileei eta identitate ez-bitarrak dituzten ekintzaileei, batez ere, emakumeen eskubideak, LGBTI komunitatearen eskubideak, lurraldea eta ondasun naturalak defendatzen dituztenean. Munduaren iparraldeko nahiz hegoaldeko estatuak espazioa ixten ari dira parte-hartze sozialari, disidentziari, adierazpen askatasunari, eta gobernu askok erantzukizun zuzena dute defendatzaileen aurkako erasoetan. Interes korporatiboek, krimen antolatuak, talde fundamentalistek eta interes pribatuko beste talde batzuek gero eta eragin handiagoa dute erakundeetan eta baliabide publikoetan, eta eragin hori erabiltzen dute haien interesak lortzeko eta oposizioa erreprimitzeko, askotan, errepresioa erabiliz. Beldurtzeko, ahots disidenteak isilarazteko, komunitateen sare soziala suntsitzeko eta gizarte-mugimenduak ahultzeko erabili ohi dira genero-indarkeria eta giza eskubideen defendatzaileen diskriminazioa. Genero-diskriminazioaren eta -indarkeriaren izaera sistemikoa eta beste zapalketa-forma batzuekin duen intersekzioa (arrazan, klasean, etnian edo sexu-orientazioan oinarrituak), eguneroko errealitatea dira emakumeen bizitzan eta historian. Horrek areagotu egiten ditu defendatzaileen arriskuak, eta kalte egiten dio haien lidergoari, baita beren familia, komunitate eta antolakundeen barruan ere.

Ponentzia honetan, giza eskubideen defendatzaileek borrokatu behar duten indarkeriaren arrazoi eta adierazpide nagusiak azalduko dira, eta Mesoamerikan landutako babes eta zainketa kolektiboko esperientzia batzuk aipatuko dira. Halaber, giza eskubideen defendatzaileen eta haien erakunde eta komunitateen babesa areagotuko duen nazioarteko elkartasuna indartzeko gomendio batzuk emango dira.

Berdintasuna eta Kontziliazioa Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Gizonok ezin ditugu eskuak garbitu

Conciliación y corresponsabilidad. Ésas son las dos palabras clave. Porque, muchas veces, parece que la conciliación se concibe como un instrumento para que la mujer pueda compatibilizar su vida laboral y la asunción en exclusiva de las responsabilidades familiares. Corresponsabilidad entre hombre y mujer.

Jakin gehiago

Gipuzkoak erronka eta aukera berriak identifikatu ditu kontziliazio eta berdintasunaren arloan

El análisis en profundidad realizado en el tejido empresarial de Gipuzkoa, ha contado con diferentes técnicas de investigación, en las que ha participado un importante número de actores, y que han contribuido a su vez a la definición del estado actual de la igualdad y conciliación en Gipuzkoa, así como la importancia de la Administración Pública a este respecto

Jakin gehiago

Gipuzkoako enpresek hobekuntza tarte handia aurkezten dute berdintasun eta kontziliazio arloetan

Se ha realizado un estudio que integra diferentes técnicas de investigación e involucra a través de la participación en debates y encuestas a la opinión pública para determinar la situación actual y definir las medidas de Igualdad y Conciliación del futuro.

Jakin gehiago

Kontziliazio kongresuak 30 urte barru?

Crownclusiones de la mano de Virginia Imaz, Oihulari Klown. Mensajes, consecuencias y conclusiones del congreso de Igualdad y Conciliación

Jakin gehiago

Erantzukide sareara 10 enpresa gehitu dira

Aldundiak bultzatzen duen kontziliazio erantzunkidearen aldeko sareak Laboral Kutxa, Askora eta Transportes Pesa enpresak saritu ditu

Jakin gehiago

Tolosan izan da Feminismoa 4.0: Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna Berdintasunaren Nazioarteko Kongresua

Berdintasunaren Nazioarteko Kongresua: 520 lagun elkartu ditu Tolosan eta etorkizuneko berdintasun politika publikoak diseinatzen jarraitzeko balioko du.

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Genero berdintasuna EHU-ren ikuspuntutik

Encuentro con Suzanne Moll y Nekane Balluerca sobre la igualdad y la conciliación

Jakin gehiago

Kontziliazioa gizonen eta emakumeen ardura izatea nahi dugu

El asesoramiento de los mejores para elaborar el plan de conciliación con el que queremos situar a Gipuzkoa a la cabeza en políticas de igualdad