Atzealdea

Kontziliatzeko ordutegiak, elkarbanatzeko helburua

 

Kontziliatzeko ordutegiak, elkarbanatzeko helburua

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Kataluniako Gobernutik ordutegien aldaketaren inguran egindako hausnarketaren berri eman du.

Ordutegien erreforma batek onaurak ekarriko lituzke, Serraren arabera, kontziliazioan, eskola-errendimenduan, atsedean, produktibitatean eta energiaren aurrezpenean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Berdintasuna eta Kontziliazioa topaketak gaur Tabakaleran lurralde osoko 150 enpresa eta erakunde baino gehiagotik etorritako 250 ordezkari inguru batu ditu. Enpresen arteko elkarrizketa irekia eragin du topaketak, kontziliazio erantzunkideak aurkezten dituen aldaketa eta aukerei buruzkoa.

Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiak ireki duen jardunaldiak bi adituren hitzaldiak izan ditu: Elin Kvande, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Institutuko soziologoa eta Alexis Serra, Kataluniako Generalitateko Ordutegien Aldaketarako Bultzada ekimenaren sustatzailea. Hainbat mahai-ingurutan Gipuzkoako enpresa ehunaren  ordezkaritza zabal batek ere hartu du parte, hala nola, Aspegi, Ikerlan, Matz Erreka, Askora edo Matia Fundazioa bezalako enpresak; berdintasuna sustatzerako orduan izan dituzten esperientziak eta pilatu duten ezagutza partekatu dutelarik.

Alexis Serrak, aldiz Kataluniako Gobernutik ordutegien aldaketaren inguran egindako hausnarketaren berri eman du. Ordutegien erreforma batek onaurak ekarriko lituzke, Serraren arabera, kontziliazioan, eskola-errendimenduan, atsedean, produktibitatean eta energiaren aurrezpenean.