Edukira joan
EU
Buscar
Atzealdea

Kanadako Greater Toronto CivicAction Alliance-rekin hitzarmena

Gobernantza

Gipuzkoak lankidetza hitzarmena itxi du Toronto CivicAction Alliance-kin, bere esperientziarekin elkarlaneko gobernantza eredua sendotzeko

Nazioarteko lehen mailako adituen ekarpenekin indartu da Etorkizuna Eraikiz programa

$azpititulua.getData()

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kanadako Greater Toronto CivicAction Alliance-k lankidetza hitzarmena itxi dute gaur, erakunde honen ekarpenekin Etorkizuna Eraikiz programa indartu eta bere esperientziarekin elkarlaneko gobernantza ereduan sakontzeko. “Bi erakundeok oso inplikatuta gaude elkarlaneko gobernantza eredua sendotzen, eta lidergo zibila eta pentsamendu estrategikoa arrakastarako gako direla pentsatzen dugu ekonomia lehiakortasuna, garapen jasangarria eta gizarte ongizatea bermatu eta sustatzeko”, adierazi du Markel Olano diputatu nagusiak.

Akordioa diputatu nagusiak berak eta Rod Phillips, Toronto CivicAction Alliance-ko presidenteak, sinatu dute. Phillips Donostian da egunotan, Aldundiak eta EHUk gobernantza eredu honen inguruan hausnartzeko antolatu duten Gobernantza elkarlanekoa eta irekia uda ikastaroan parte hartzen (atzo eskaini zuen bere hitzaldia). Kurtsoak gaur burutu du bere bigarren eta azken eguna, 150 lagunetik gora erakarrita, Estatuko eta nazioarteko adituek aipatutako eredu honen inguruan dituzten ikuspegien berri izateko.

Sinatutako hitzarmenak bi erakundeek dituzten helburu partekatuetan jartzen du azpimarra. Elkarlaneko gobernantza eredua indartzea da xede nagusia, eta horretarako beharrezko ikusten dute gobernu, enpresa eta hirugarren sektoreko arduradun eta liderren parte hartzea. “Norabide berean goaz, eta akordio honekin bi aldeok irabazten dugu: komunikazio bideak ireki, esperientziak partekatu eta elkarrengandik asko ikasi dezakegu”, adierazi du Olanok.

Toronto CivicAction Alliance-k hamabost urte baino gehiago daramatza elkarlaneko gobernantza eredua praktikara eramaten, gizarte zibileko liderren parte hartzea sustatzen eta gizarte antolatua Kanadako eskualde honek dituen erronka estrategikoetan inplikatzen. Erakundeak era arrakastatsuan jarri ditu martxan lankidetza publiko-pribatuko bideak, Greater Toronto-ren ongizateari ekarpena egin diotenak.

Foru Aldundiak eta Toronto CivicAction Alliance-k adostutako dokumentuak jasotzen duenez, bi erakundeek partekatzen dituzten helburu horiek lortzeko informazio eta esperientzia trukaketa abiatuko dute, eta aldikako topaketen egutegia zehaztuko da. Gainera, elkarlan bideak irekiko dira elkarlaneko gobernantzaren diseinua eta ezarpena bultzatzeko sistema amankomunak martxan jartzeko, eta baita gizarte antolatuarekin ikuspegi estrategiko partekatua eraikitzeko lankidetzarako ere. Gipuzkoak eta Torontoko elkarteak “irtenbide partekatuak” ere garatuko dituzte, bakoitzak berean dituen erronka estrategiko amankomunei aurre egiteko. Berrikuntza eta eredu honen hedapena sustatzea dira akordioaren azken bi puntuak.

Gobernantza Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren balantzea

Gipuzkoa sendoagoa da orain eta bere etorkizuna lantzen hasi da jada

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikizen barruan, Open minded governance for your future kongresua egingo da Donostian

Gipuzkoak nazioarteko aditu eta sareekin konpartituko du Gobernu Irekiaren eta Garapen Jasangarriaren alde egin duen apustua

Jakin gehiago

Gipuzkoa Lab - Herritarren Proposamenak programaren beste dirulaguntza deialdi bat onartu da

Dirulaguntza deialdia onartu du Etorkizuna Eraikizen barruan Diputatuen Kontseiluak, 700.000 eurorekin

Jakin gehiago

Eskualde-sareak jarri ditu martxan Etorkizuna Eraikizek

La convocatoria de ayudas de 2018 financiará 23 proyectos en diversas áreas.

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Gobernantza elkarlanekoa eta irekia Gipuzkoan

Presentación del curso de verano y conferencia de Xabier Barandiaran, jefe de Gabinete del Diputado General de Gipuzkoa: El modelo de gobernanza colaborativa en Gipuzkoa.

Jakin gehiago

Denon ekarpenak dira beharrezkoak Gipuzkoaren geroaren eraikuntzarako

A través de Etorkizuna eraikiz se busca pasar de las relaciones diplomáticas a una colaboración real. Queremos unir fuerzas con esas personas eficientes y acostumbradas a tomar decisiones de peso en el día a día, y que están presentes en los principales agentes de la sociedad organizada del territorio.

Jakin gehiago

Gizarte aurreratu bat izaten jarraituko dugu etengabe aldatzen diren eztabaidei heltzen diegun artean

"Etorkizuna Eraikiz - Construyendo el futuro de Gipuzkoa" Xabier Barandiaran Irastorza Jefe de Gabinete del Diputado General de Gipuzkoa