Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Azaroaren 27an eta 28an egingo da Ficoban Go Mobility azoka

Klima aldaketa

Mugikortasun jasangarriari eta energia metaketari buruzko Europa hegoaldeko lehenengo industria azoka, profesionalei eta enpresei zuzendua.

Azaroaren 27an eta 28an, 70 erakusketari eta 1.500 bisitari profesional elkartuko dira Go Mobility azokan

$azpititulua.getData()

Azaroaren 27an eta 28an, 70 erakusketari eta 1.500 bisitari profesional elkartuko dira Go Mobility azokan, zeina etorkizuneko mugikortasun jasangarriaren Europa hegoaldeko lehenengo industria erakustazoka baita, mugikortasun jasangarriaren eta energia metaketaren esparruan lanean ari diren profesionalei eta enpresei bereziki zuzendua.    Azokak 12.000m2 hartuko du Ficoban, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz estrategiaren barruan abian jarri duen MUBIL estrategiaren barruan kokatzen da, Gipuzkoa elektromugikortasunaren esparruan erreferente bihurtzeko asmoz.

70 erakusleku egongo dira, horien artean, besteak beste, parte hartuko dute enpresa aitzindariek, fabrikatzaileek, industria laguntzaileek, hornitzaileek, klusterrek, unibertsitateek, ikerketa zentroek, elkarteek eta erakunde publikoek.  Bi egunez, 1.500 profesionalek erakusketarien proposamenak ezagutzeko aukera izango dute, agenda paraleloan garatuko diren jarduerak ikusteaz gain.

Etortzekoak diren bisitarien artean, gehienak Gipuzkoakoak eta Euskadikoak dira, baina ikusten denez, estatuan ere oihartzuna izan du deialdiak, ia autonomi erkidego guztietatik ari baitira jasotzen izen emateak. Atzerriko bisitariei dagokienez, gehienak Frantziatik datoz, baina Alemania, Txile, India, Israel, Italia, Portugal eta Erresuma Batuko ordezkariak ere etorriko da.

Lan sektoreen ikuspuntutik, bisitari gehienak administrazio publikoetakoak, aholkularitza enpresetakoak, teknologia eta ikerketa zentroetakoak, mugikortasun iraunkorreko konponbide integralak eskaintzen dituzten enpresetakoak, fabrikatzaileak, eta bidaiarien garraio publikoko eta pribatuko eragileak dira.

Informazio gehiago Go Mobilityren webgunean aurkituko duzu. 

Klima aldaketa Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago