Atzealdea

Berdintasunaren aldeko politika publikoen historia

 

Berdintasunaren aldeko politika publikoen historia

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Rosa Coboren hitzaldia Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna kongresuan

Rosa Cobo Politika-zientzietan eta Soziologian doktorea da. Horrez gain, Soziologiako irakasle titularra da Coruñako Unibertsitatean eta unibertsitate bereko Atlánticas, revista Internacional de Estudios Feministas (Espainia) izeneko aldizkariaren zuzendaria ere bada. Berdintasuna eta Ekitatea Garapenean (Igualdad y Equidad en el Desarrollo, Cooperacció eta Vic Unibertsitatea, Espainia) izeneko online masterraren zuzendari akademikoa da. Horrez gain, Teoria Feministaren Historia ikastaroaren VI. edizioa zuzentzen du. Teoria feministaren inguruko ikastaroak eta konferentziak ematen ditu Espainian eta Latinoamerikan.

Berdintasun politika publikoak zer diren, zein filosofiak bultzatzen dituen eta mugimendu feministarekiko lotura estua dutela azalduko da. Era berean, eskubideekin erlazionatuko da defentsa feminista eta estatuak eta mugimendu feministak historikoki izandako harreman konplexuaren inguruko hausnarketa egingo da. Aurrekoaz gain, laguntza hutsean oinarritutako politiken eta berdintasun politika publikoen arteko bereizketa egingo da. Jarraian, gizarte demokratikoetako berdintasunaren printzipio etiko eta politikoaren inguruko hausnarketa egingo da, printzipio hori oinarri hartuta eratu baitira berdintasun politika instituzionalak. Berdintasun formalaren eta berdintasun materialaren arteko bereizketa ere egingo da, politika publikoen izaera eraldatzailea ulertzeko. Horrez gain, berdintasun politikek igarotako fase desberdinak azalduko dira, hirurogeiko hamarkadan munduko zenbait lekutan aplikatzen hasi zirenetik. Amaitzeko, feminismoak politika publikoetan izandako betekizuna eta egungo egoera aztertuko dira.