Edukira joan
EU
Buscar
Atzealdea

Berdintasunerako politika publikoen erronkak

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Mireia Espiauren hitzaldia Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna kongresuan.

Politika-zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, Generoaren eta Garapenaren Masterra egin zuen eta berdintasunaren, garapenaren eta herritarren parte-hartzearen inguruko hainbat argitalpenen egilekidea da. UPV-EHUko Berdintasun Masterreko eta Deustuko Unibertsitateko Emakumeen Aurkako Indarkeria Kasuetan Esku Hartzeko Masterreko irakasle kolaboratzailea da. Nazioarteko lankidetzaren arloan hasi zuen ibilbide profesionala eta Berdintasunaren Politika Publikoetarantz jo zuen gero. Berdintasuneko teknikaria izan da Eudelen, 10 urte baino gehiagoz, eta bertatik koordinatu du Berdinsarea izeneko sarea. Gaur egun Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuko burua da. Hainbat erakunde feministatako eta nazioarteko hainbat erakundetako kide izan da.

Pasa den martxoaren 8ko marea feminista argia eta sakona izan zen instituzioak interpelatzeko orduan, marea feministaren eskaerak kontuan har zitzan: sekzio arteko feminismoa, patriarkala ez den justizia, indarkeria matxistaren aurkako legeria eraginkorra, gizarte- politikaren desegituraketaren amaiera, hezkuntza afektibo-sexuala, sexu- eta ugaltze-eskubideak, abortu askea eta doakoa; etxeko lana ikusgarri egitea, aitortzea eta berriro banatzea, lan-prekarietatearen eta soldaten arteko aldearen kontra egitea, baimenak parekoak eta besterenezinak izatea, hezkuntza feminista, mendekotasunerako laguntza, etxeko langileen eskubideak, pentsioak... Aldarrikapen horiek eta beste batzuk gehitu ziren “Pausu bakar bat ere ez atzera”, “Guztia aldatzeko gelditu gara” eta “Batera gehiago gara” leloen eskakizunetara, besteak beste.

Kaleetan planteatutako zeharkako larrialdi feministan zerbait argi geratu bazen, berdintasunik eza sortzen eta birsortzen duen eredua benetan aldatzeko eskakizuna izan zen. Sistemari egindako interpelazio irmo eta erradikal horren aurrean, oro har berdintasunerako politika publikoen errealitatea ikuspegi moldatzaileagoetatik eta arkitektura instituzionalean gehienbat prekarioak eta bazterrekoak diren mailetatik ulertzen da, berdintasunerako politika publiko horietan aurrerapausoak egon direla ukatu ezin badugu ere. Agenda politikoan berdintasuna txertatu da, araudi mailan zein maila praktikoan eta diskurtso mailan. Helburu bera simulatuz, sarritan guztiz desberdinak diren testuinguru politikoetatik sortutako oinarrietatik eta jardunbideetatik abiatuz gertatu da hori. Apustu eraldatzaileagoak eta aurreko guztia hausten dutenak dauden arren, funtsean berdintasuna agendan txertatzean datza berdintasunerako politiken errealitatea, eta ez horrenbeste agenda bera sortzean.

Agenda feministaren (bakarra balego) eskakizunak txertatzeko estrategiak eta are zailagoa dena, gobernuak talde feministekin lankidetzan aritzeko ekimenak, bata bestearen aitortzatik hasita. Aitorpenerako politiken sustapenean zentratu gara, horiek emakumeen bizi-baldintzak hobe ditzaketen birbanaketarako politikekin uztartzeko beharrizanari jaramonik egin gabe.

Gaur egun gurean ditugun berdintasunerako politika publikoen ikuspegiarekiko eta ahalmenarekiko zintzoa izatea da hitzaldi honen helburua, agenda feminista berria kontuan hartuta. Izandako aurrerapausoak gorabehera, oraindik ere sektorialak, bazterrekoak eta prekarioak diren politika batzuekin erantzun nahi izatea inozoa dela esatea gutxi esatea da. Oraina aukerak eta berrikusteko parada eskaintzen dizkigun garai modura hartuta, agenda feminista politika publikoetan txertatzeko gai izateko zein erronkari aurre egin behar diogun zehaztu nahi da.

Berdintasuna eta Kontziliazioa Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Tolosan izan da Feminismoa 4.0: Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna Berdintasunaren Nazioarteko Kongresua

Berdintasunaren Nazioarteko Kongresua: 520 lagun elkartu ditu Tolosan eta etorkizuneko berdintasun politika publikoak diseinatzen jarraitzeko balioko du.

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Genero berdintasuna EHU-ren ikuspuntutik

Encuentro con Suzanne Moll y Nekane Balluerca sobre la igualdad y la conciliación

Jakin gehiago

Kontziliazioa gizonen eta emakumeen ardura izatea nahi dugu

El asesoramiento de los mejores para elaborar el plan de conciliación con el que queremos situar a Gipuzkoa a la cabeza en políticas de igualdad

Jakin gehiago

KPMG enpresaren jardunbidea Berdintasun eta Kontziliazio alorrean

Carmen Herranz presenta la trayectoria de KPMG en temas de igualdad y conciliaciónKPMG

Jakin gehiago

Genero berdintasunak hazkuntza adimentsuari egin diezaioken ekarpena

Dimitrios Tsoutsias es director del Centro de Recursos y Documentación (CRD) del EIGE. El CRD del EIGE proporciona acceso a más de 500.000 referencias sobre igualdad de género a través de una red de 15 bibliotecas europeas especializadas en género, y cuenta con un glosario y un tesauro sobre igualdad de género, así como con una colección de literatura gris sobre igualdad de género que abarca trabajos de toda la UE. Dimitrios fue uno de los miembros del proyecto del EIGE para el estudio de los Beneficios Económicos de la Igualdad de Género en la Unión Europea

Jakin gehiago

Kontziliazioa Iberdrolaren enpresa estrategia modura

Iberdrola es una compañía que apuesta por la Igualdad real de oportunidades entre sus profesionales. Existe un compromiso del Consejo de Administración y Comité Operativo en materia de Igualdad y Conciliación. En el año 2007 se instauró la jornada continuada en la empresa y en el año 2009 la Representación Social y Empresarial elaboraron y aprobaron el Plan de Igualdad, habiéndose incorporado en el Convenio Colectivo.

Jakin gehiago

Berdintasunerako erronka soziala

Teresa Torns habla sobre la conciliación de la vida laboral, familiar y personal: un reto para el bienestar cotidiano

Jakin gehiago

Mutualia enpresaren jardunbidea Berdintasuna eta kontziliazio alorrean

Cristina Mendia nos habla de la trayectoria de Mutualia en temas de igualdad y conciliación