Atzealdea

Betina Haregupekin hizketan

#
Berrikuntza

Betina Haregupekin hizketan

Danimarkako Gobernuko agentzia den Danish Business Autorithy-ko zuzendari nagusiarekin hizketan

Betina Haregup andereak hainbat zuzendaritza kargu izan ditu enpresa pribatuan, Enpresa eta Hazkuntza Ekonomikoko Ministerioko idazkaria izan da, eta Danimarkako Gobernuko berrikuntza alorreko ministerio arteko batzordea zuzendu zuen.

Betina Haregup andereak hainbat zuzendaritza kargu izan ditu enpresa pribatuan, Enpresa eta Hazkuntza Ekonomikoko Ministerioko idazkaria izan da, eta Danimarkako Gobernuko berrikuntza alorreko ministerio arteko batzordea zuzendu zuen. Garai horretan, arrakasta handiko ekimenak bultzatu zituen berrikuntza publikoaren esparruan. 2011. urteaz geroztik,  Danimarkako Gobernuko agentzia den Danish Business Autorithy-ko zuzendari nagusia da, eta bere zeregina da enpresa-ingurua hobetzea eta hazkuntza ekonomikoa sustatzea. Horrela, erakunde horrek laguntza ematen du enpresak sortzeko, hazkuntza estrategiak diseinatu eta ezartzeko, eta azpiegitura digitalak hobetzeko. Haregup andrea aditua da erregulazioak eta politika publikoek enpresa-jardueran duten eraginaren alorrean, eta sektore ekonomiko desberdinen arteko lehiakortasunean.

Haregup andreak Danimarkako gobernua garatzen ari den industria sortzaileak duen arrakastaren inguruko gakoak eta estrategiak aipatu ditu; izan ere, sektore horrek Danimarkako urteko fakturazioaren % 7a eragiten du eta 85.000 pertsonari ematen dio lana.  “Gobernu gisa itunak erraztu behar ditugu, ahalmen sendoak izateko moduko ekosistema bat sortu, eta enpresa indartsuak bultzatu, elkarrekin lan egiteko prest daudenak”, adierazi du; halaber, helburu hori lortzeko Etorkizuna Eraikiz proiektuaren gobernantza ereduaren egokitasuna azpimarratu du. “Zeinek izango du arrakasta eta zeinek ez? Hori ez dago gobernuaren esku, enpresen esku baizik. Gobernuek gauzak erraztu behar ditugu”, nabarmendu du.

 

Nola eraikitzen ari gara Gipuzkoarako etorkizun hobe bat?

Etorkizuna Eraikiz da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako eta eraldatzaileekin.

Informazio gehiago
  1. Gipuzkoa taldean

    Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

  2. Gipuzkoa lab

    Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

  3. Ikertu

    Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

  4. Ikasi

    Nazioarteko truke sare bat sortu

  5. Gizarteratzea

    Ikasitako guztia gure gizartean txertatu