Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Etorkizuna Eraikiz

Debagoieneko Gobernantza Egitura

Debagoieneko Gobernantza Egitura

ZER LORTU NAHI DUGU?
Proiektu hau, azkenengo urteetan sustatutako "Lurralde Garapenerako Laborategiaren" esparru barruan kokatzen da. Honen helburua "Debagoieneko Lurralde Garapena"ri lotutako "gobernantza" eredua hobetzea eta zenbait arloetan osatzea da.

NOLA LORTUKO DUGU?
Gobernantza egitura berriarekin partaidetzan eta konfiantzan oinarritutako lan egiteko moduak sustatu nahi dira. Testuinguru positibo bat eraiki nahi da, non eragile publiko zein pribatuek, estrategiak partekatuz, lurralde garapenaren aldeko ekimenak gidatuko dituzten. Proiektuak ondoko eztabaida gune, sare, plataforma eta foroak barneratuko ditu:
• Enpresen Foroak (DEE-CED eta Enpresare)
• Gizarteratze eta Laneratze Sarea
• Goiaz / Debagoieneko Lanbide Heziketako Foroa
• Kimu Berri / Debagoienean Ekintzailetasuna Sustatzeko Foroa
• Turismo Sektoreko Eragileen Sarea
• Debagoieneko Berrikuntza Plataforma

ZER EKAR DIEZAGUKE?
Proiektuak ondorengo ekarpenak dakartza:
• Orain arte parte hartzaile soilak izan direnak, gerora, eskualdeko etorkizunaren protagonista eta eragile bihurtuko dira.
• Partaidetzan eta konfiantzan oinarritutako lan egiteko moduak sustatuko dira.