Atzealdea

Herritarrentzako Gune Irekia

 

Herritarrentzako Gune Irekia

Ideiak kontrastatu eta eztabaida eta hausnarketa sustatzeko espazio berria

Gaurkotasuneko gaien inguruko eztabaidak bultzatu eta gerturatzen diren pertsonei hausnarketarako gonbita egingo zaie.

$azpititulua.getData()

Landa edo hirigunea. Unibertsitatea edo lanbide heziketa. Teknologia mugagabea edota mugaduna. Eredu kontrajarriak kontrastatu, gaurkotasuneko gaien inguruko eztabaidak bultzatu eta gerturatzen diren pertsonei hausnarketarako gonbita egin. Oinarri hauen gainean antolatu ditu ‘Herritarren solasaldiak’ topaketa sorta Etorkizuna Eraikiz Guneak, berriki aterak ireki dituen Estatuko lehen politika publikoen laborategiak. Ekitaldi hauek Guneako espazioan egingo dira, foru Jauregiaren beheko plantan dagoen gelan, Gipuzkoa Plaza eta Peñaflorida kalearen tartean. Lehenengo topaketa bihar bertan egingo da. 


“Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa ezbaian. Unibertsitatearen alternatiba al da Lanbide Heziketa?” izenpean, unibertsitatea eta lanbide heziketa alderatuko dira lehen topaketa honetan. Parte hartuko dute Ikaslan, Gipuzkoako Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkarteko presidente den Iosune Irazabal; UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko Garapen eta Kanpo Harremanetako zuzendari den Fernando Tapia; eta Sinnergiakeko arduradun den Alfonso Uncetak. Azken honek moderatzaile lanak egingo ditu. Hizlari bakoitzak gaiari buruz duen ikuspegia emango du eta, gero, iritziak alderatuko dituzte eztabaidan. Ekitaldia 19.00etan hasiko da eta irekia izango da. Beraz, interesatuta dagoen herritar orok hartu dezake parte.