Atzealdea

Genero berdintasunak hazkuntza adimentsuari egin diezaioken ekarpena

 

Genero berdintasunak hazkuntza adimentsuari egin diezaioken ekarpena

Kontziliazioa

Dimitrios Tsoutsias-en hitzaldia

Dimitrios Tsoutsias EIGEren Baliabide eta Dokumentazio Zentroko (BDZ) zuzendaria da. EIGEren BDZk genero berdintasunari buruzko 500.000 erreferentziatarako sarbidea eskaintzen du generoan espezializaturiko Europako 15 liburutegiko sarearen bitartez. Horretaz gain, genero berdintasunari buruzko glosario bat eta thesaurus bat ditu, baita EB osoko lanak biltzen dituen literatura grisaren bilduma bat ere. Dimitrios genero berdintasunak Europar Batasunari ekar diezazkiokeen onura ekonomikoak aztertzeko EIGEren proiektuko taldekideetako bat izan zen.

EIGEk genero berdintasunak ekar ditzakeen onura ekonomikoei buruz eginiko lanak zera

aztertu nahi du, zer ekarpen egin diezaiokeen genero berdintasunak hazkuntza adimentsu,

jasangarri eta inklusiboari, arreta berezia eskainita Europar Batasunaren mailan neur

daitezkeen inpaktu ekonomikoei. Azterlan hori bakarra da EBren testuinguruan, eta eredu

ekonometriko sendoa baliatzen du hainbat arlotan genero berdintasunaren hobekuntzaren

bitartez lorturiko emaitza sozioekonomikoak estimatzeko; besteak beste, hezkuntzan, lan

merkatuan, parte hartzean, soldatetan eta bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko

orekan.