Edukira joan
EU
Buscar
Atzealdea

Ekonomia sostengatzeko oinarriak

Ekonomia sostengatzeko oinarriak

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Antonella Picchioren hitzaldia Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna kongresuan

Dottore Zientzia Politikoetan Paduako Unibertsitatean; Ekonomia lizentziaduna Utahko Estatu Unibertsitatean; masterra Yorkeko Unibertsitatean; doktoretza Cambridgeko Unibertsitateko Ekonomia eta Politika Fakultatean. Pentsamendu Ekonomikoaren Historiako katedraduna Modena eta Reggio Emiliako Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean. Halaber, Roma3, Ferrara, Trento eta New Yorkeko New School of Social Research unibertsitateetan irakasle izan zen. 2012an erretiroa hartua, egun Venezian bizi da eta Modenako Ekonomia Departamentuko Politika Publikoen Azterketa Zentroko kide da. Hizlaria Nazio Batuen Garapenari buruzko Mundu Batzarrean, 1994; kolaboratzaile Giza Garapenari buruzko Txostenean, 1995. Huairouko GKEei buruzko foroan parte hartu zuen. Soldataren teoria klasikoari (ekonomia politikoa) eta ordaindu gabeko makroekonomia feministari buruzko artikulu ugari argitaratu ditu. Azken urteotan, ikuspegi feminista batetik ongizatea oinarri duten genero aurrekontuen garapenean lan egin du.

Egungo testuinguru historikoa erreakzionarioa da, esplotatzailea, matxista, diruzalea eta gerra jokoek kutsatua: oso arriskutsua, egiaz. Premiazkoa da nazioartean politika eta teoria kritikoa errotik aldatzea. Ikuspegi erradikal berri batek argitasuna eta boterea behar ditu, auzien eta borroken arteko lotura ezartzeko eta prozesu makro eta mikroekonomiko eta sozialen dinamikaren ikuspegi egingarri bat garatzeko: erronka benetan erakargarria, inondik ere, ekonomialari feministentzat. Ingurune politiko atzerakoiak indar betean diren garaiotan, emakumeek hainbat gaitasun dituzte oinarri komunak planteatzeko, bai esparru politikoan, bai teorikoan. Eta erakusten ari dira beste behin ere martxan jarri direla. Ufaka dabiltza protesta haize berriak, mugek eta hormek hesitu gabeak; borroka feminista erradikal globalari ekiteko une egokia da. Politikari dagokionez, Global Strike indarra hartzen ari da eta masa handiak biltzen ditu mundu osoko manifestazio eta ekintzetan, ordaindu gabeko etxeko lanaren eta lan horrek emakumeen gorputz, buru eta harremanetan eragiten duen kontrol estruktural eta instituzionalaren esperientzia komunean errotuta daudenak. Teoriari dagokionez, sexua eta klasea, lan ordaindua eta ordaindu gabea lotzen dituen marxismo feminista batek auzitan jartzen du, ikuspegi feminista autonomo batetik, klase gatazka ordaindutako lanaren esparruan soilik ikusten duen ezkerraren erredukzionismo itsua, Mariarosa Dalla Costak, Silvia Federici keta Selma Jamesek erakusten diguten moduan. Emakumeen gorputzari buruzko esperientziak dimentsio anitzeko esparru politiko gisa, eta emakume eta gizon errealen eguneroko bizitzaren erreprodukzio sozialeko prozesuan sexu eta klase bereizketaren inguruan bizi dituzten gatazkek hainbat testuinguru sozialetan txertatuta daudenak, ikuspegi politiko berri bat dakarte. Gorputzak, bizitzak eta lanak esparru “materialista” berri batean integratzen dituen ikuspegi berri bat, ekonomia lotzen duena harremanen etika publiko batekin, filosofiarekin, antropologiarekin eta gatazka politikekin; hau da, Ekonomia Politiko berri bat.

Konplexutasun sozial horretan ez galtzeko, metodologia egingarri bat bilatu behar dugu. Ekonomia politiko klasikoaren oinarrietan, tresna sendo batzuk ditugu: ezagutza esperientziala (David Hume eta Adam Smith); emozio kognitiboak, hala nola hiltzeko beldurra eta giza sinpatia; ikerketa analitikoa, fenomeno arrunt, orokor eta iraunkorrak aztergai dituena; eta soldataren definizio bat erreprodukzio sozialaren kostu arrunt gisa, zeinak, kapitalaren definizioan berean eragiteaz gain, argitzen baitu diru-sarreren banaketa funtzionala prozesu politiko-instituzional bat dela (Picchio, 1992). Soldatak premien, ohituren, gustuen, arau sozialen eta botere harremanen araberakoak badira, lan merkatuak eta kapital metaketa orok, iraunkorrak izan nahi badute, produkzioa eta pertsonen erreprodukzio sozialaren kantitate eta kalitatea, emakume eta gizonengan haragiztatu eta txertatua, orekatu behar dituzte. Soldatak erreprodukzio sozialaren antropologia oinarri hartuta botere harremanek kontrolatutako prozesu gisa definitu ohi direlarik, klase gatazkaren erdigunea familia eta komunitatera eramaten da. Are gehiago, agintean dagoen klasea, analitikoki parasito gisa definitu daitekeena, finantza errentak ordezkatzen badu, gatazka sozialean bitartekari den Estatuak, finean, agintean dagoen klasea babesten badu eta zaintzaren ardura familiaren eta emakumeen lan ordaindu gabearen gain uzten badu, eta, horrela, emakumeok neke kronikoa, indarkeria eta pobrezia pairatzera eramaten baditu. Azkenik, artikuluan diruaren askotariko rolak aztertuko dira, eta “zer Estatu?” galderari erantzungo zaio, ekonomia politiko feministaren esparru zabalago batetik. 

Berdintasuna eta Kontziliazioa Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Tolosan izan da Feminismoa 4.0: Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna Berdintasunaren Nazioarteko Kongresua

Berdintasunaren Nazioarteko Kongresua: 520 lagun elkartu ditu Tolosan eta etorkizuneko berdintasun politika publikoak diseinatzen jarraitzeko balioko du.

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Genero berdintasuna EHU-ren ikuspuntutik

Encuentro con Suzanne Moll y Nekane Balluerca sobre la igualdad y la conciliación

Jakin gehiago

Kontziliazioa gizonen eta emakumeen ardura izatea nahi dugu

El asesoramiento de los mejores para elaborar el plan de conciliación con el que queremos situar a Gipuzkoa a la cabeza en políticas de igualdad

Jakin gehiago

KPMG enpresaren jardunbidea Berdintasun eta Kontziliazio alorrean

Carmen Herranz presenta la trayectoria de KPMG en temas de igualdad y conciliaciónKPMG

Jakin gehiago

Genero berdintasunak hazkuntza adimentsuari egin diezaioken ekarpena

Dimitrios Tsoutsias es director del Centro de Recursos y Documentación (CRD) del EIGE. El CRD del EIGE proporciona acceso a más de 500.000 referencias sobre igualdad de género a través de una red de 15 bibliotecas europeas especializadas en género, y cuenta con un glosario y un tesauro sobre igualdad de género, así como con una colección de literatura gris sobre igualdad de género que abarca trabajos de toda la UE. Dimitrios fue uno de los miembros del proyecto del EIGE para el estudio de los Beneficios Económicos de la Igualdad de Género en la Unión Europea

Jakin gehiago

Kontziliazioa Iberdrolaren enpresa estrategia modura

Iberdrola es una compañía que apuesta por la Igualdad real de oportunidades entre sus profesionales. Existe un compromiso del Consejo de Administración y Comité Operativo en materia de Igualdad y Conciliación. En el año 2007 se instauró la jornada continuada en la empresa y en el año 2009 la Representación Social y Empresarial elaboraron y aprobaron el Plan de Igualdad, habiéndose incorporado en el Convenio Colectivo.

Jakin gehiago

Berdintasunerako erronka soziala

Teresa Torns habla sobre la conciliación de la vida laboral, familiar y personal: un reto para el bienestar cotidiano

Jakin gehiago

Mutualia enpresaren jardunbidea Berdintasuna eta kontziliazio alorrean

Cristina Mendia nos habla de la trayectoria de Mutualia en temas de igualdad y conciliación