Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Elektromugikortasuna eta energia metatzea, STARTNOW kongresuan

Mugikortasuna

Aldundiak eta CIDETEC-ek antolatutako kongresua.

Kongresu hau ospatzen da lurraldeko hainbat enpresa, eragile eta erakunderekin adostutako Mugikortasun Elektrikoaren Industriarako Garapenaren lurralde estrategiaren testuinguruan.

Elektromugikortasunarekin eta energia-metaketarekin erlazionatutako teknologien azken aurrerapenen inguruan jardungo dugu, etorkizuneko erronka honek planteatzen dituen desafio eta aukeretan sakonduz. Gizartearengan izango duen eraginari buruz ere hausnartuko dugu eta Aldundian aurrera eramaten ari garen estrategia azalduko dugu, Gipuzkoa alor honetan erreferente izatea helburu duena.

Mundua, Euskadi, eta noski, Gipuzkoa ere mugikortasun jasangarri batera doan trantsizio prozesuan murgilduta dago. Elektromugikortasuna etorkizuna ez ezik, dagoeneko egungo errealitate izaten hasi da gure enpresa, erakunde zein kaleetan. Gipuzkoako Foru Aldunditik lurraldearen etorkizuna lantzen dihardugu buru-belarri eta lan horretan bi helburu ditugu: gure ekonomia ehuna sendotzea eta gizartearen ongizatea bultzatzea. Elektromugikortasunaren aldeko apustuak bi alor horiek biltzen ditu. Industria berri bat bultzatzeko aukera paregabea da eta mugikortasun jasangarriaren ikuspegian aurrera egitea ahalbidetzen digu.

Kongresu hau ospatzen da lurraldeko hainbat enpresa, eragile eta erakunderekin adostutako Mugikortasun Elektrikoaren Industriarako Garapenaren lurralde estrategiaren testuinguruan. Ainhoa Aizpuruk gehitu du: Kongresu hau estrategia horren ataletako bat da eta horregatik jarraitzen dugu lankidetzan eragile guzti horiekin, elektromugikortasunaren estrategian bermeekin aurrera egiten jarraitzeko.

Horregatik dago zuzenduta kongresu hau enpresei, teknologoei, ikertzaileei, administrazioari eta interesa duen orori, elektromugikortasunaren alorreko tendentzia eta azken aurrerapenak azalduko dira, eta arreta berezia jarriko da balio-kate osoko zailtasun eta aukeretan, baita gizartean izango duen inpaktuan ere.

Lehen egunean, uztailaren 4an, punta-puntako bi adituk azalduko dute gaur egun zer egoeratan dagoen teknologia hori nazioartean: Shmuel de Leon, energia metaketan mundu mailan ezaguna dena, eta Michael Krausa, KLIB baterien plataformakoa, Alemaniako adibidearen berri emango duena. Punta-puntako zenbat enpresetako ordezkariak ere izango dira jardunaldian, eta elektromugikortasunaren inguruko hainbat jakintza-arlori buruz duten ikuspegia azalduko dute. Besteak beste, Leclanché, Nissan, Acciona, Atotech eta Vicomtech enpresek hartuko dute parte.

Ekainaren 5ean, paradigma teknologiko berri honen inpaktu soziala aztertuko da, eta parte hartuko du Ainhoa Aizpuru diputatuak, non Aldundiak Etorkizuna Eraikiz programaren barruan eta Eusko Jaurlaritzaren estrategia globalarekin koordinazioan, elektromugikortasunaren alorrean aurrera daraman estrategia azalduko duen. Baita ere hartuko dute parte CDTI-ko Julio Doladok, Ficobako Mónica Aldaik eta CITEDEC Energy Storage-eko Oscar Miguelek. Bestalde, ibilgailu elektriko batzuk erakutsi eta probatuko dira egun horretan, hala nola BMW, Tesla, Renault eta Nissan etxeen modelo gailenak, eta irizarren iTram autobus elektrikoa. Kongresua amaituko da IBIL-eko Amaya Angulo, IBM-ko Krunoslav Plecko eta Irizarreko Ibon Cerroren hitzaldiekin.

Mugikortasuna Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Norantzako eboluzioa dute mugikortasun jasangarriak eta energia metatze sistemek?

Esta estrategia persigue convertir a Gipuzkoa en referente industrial en movilidad eléctrica y almacenamiento de energía para 2015, para lo que se recogen diversas líneas de acción e iniciativas de promoción empresarial, emprendimiento, innovación y atracción de inversiones, entre otros.

Jakin gehiago

Industriaren garapena eta mugikortasun jasangarria Gipuzkoarentzako aukerak

Esta estrategia persigue convertir a Gipuzkoa en referente industrial en movilidad eléctrica y almacenamiento de energía para 2025, para lo que se recogen diversas líneas de acción e iniciativas de promoción empresarial, emprendimiento, innovación y atracción de inversiones, entre otros.

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Start Now - Elektromugikortasunaren, Etorkizuna Eraikiz

Nolakoa izango da etorkizuneko mugikortasuna? Erantzuna Start Now kongresuan, uztailak 4 eta 5

Elektromugikortasunean erreferentzia bilakatzeko MUBIL zentroa

Administrazioa, enpresa eta eragileen arteko lankidetza bultzatzea du helburu egitasmo honek, gisa horretan ezagutza aurreratua, garapen teknologiko berritzaileak eta ekonomia aktibitate berria sorrarazi asmoz.

Jakin gehiago

Gipuzkoa elektromugikortasunean nazioarteko erreferente izan dadin ari gara lanean

Go Mobility azokak ateak ireki dizkie 1.500 profesionalei eta mugikortasun jasangarriaren eta energia biltegiratzearen alorreko enpresa eta eragileak bildu ditu

Jakin gehiago

Transport for London, Go Mobility elektromugikortasun ferian

Claudia Peñarandak Transport for London-ek mugikortasun jasangarriaren eta energia biltegiratze industriaren alorrean duen ibilbidea azaltzen digu.

Jakin gehiago

Tecnun Ingeniaritza Eskola Go Mobility elektromugikortasun ferian.

Andoni Medinak Tecnun-ek mugikortasun jasangarriaren eta energia biltegiratze industriaren alorrean duen ibilbidea azaltzen digu.