Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Herritarren Partaidetzako erakunde arteko Espazioak

Gobernantza

Mahai-ingurua I.go Partaidetza Kongresuaren barruan

Mahai-ingurua "Herritarren Partaidetzako erakunde arteko Espazioak" izenburupean. Bertan parte hartu dute Xabier Barandiaran Diputatu Nagusiaren Kabineteko buruak, Ernesto Ganuza Ikasketa Sozial Aurreratuen Institutuko zientzialari titularrak, Jone Martinez EHUko Zientzia Politikoetako irakasleak, Pedro Ibarra EHUko Zientzia Politikoetako katedradunak eta Ruth Sarabia Malagako Udaleko Herritarren Partaindetzako zuzendariak.

Mahai-ingurua egin da "Herritarren Partaidetzako erakunde arteko Espazioak" izenburupean. Bertan parte hartu dute Xabier Barandiaran Diputatu Nagusiaren Kabineteko buruak, Ernesto Ganuza Ikasketa Sozial Aurreratuen Institutuko zientzialari titularrak, Jone Martinez EHUko Zientzia Politikoetako irakasleak, Pedro Ibarra EHUko Zientzia Politikoetako katedradunak eta Ruth Sarabia Malagako Udaleko Herritarren Partaindetzako zuzendariak. Mahai gainera hainbat erronka atera dira, hala nola partaidetza prozesuaren arautzea, edo gazteena bezalako kolektiboak erakartzeak suposatzen duena.

Ibarraren esanetan, deskonexio bat dago gizartearen eta erabaki politikoen aurrean, eta erakundeetako ordezkariek ekimena hartu behar dute horri aurre egiteko. “Konfiantzarik ezak oraindik erresistentziak sortzen ditu ekimen hauen aurrean. Baina esperientzia batzuetan, jendea benetako protagonista sentitu denean, parte hartzeko desio handiagoa piztu da”. Sarabiak erantsitakoaren arabera, tokiko esparruan oso permeabilitate handia dago, gizartearekin zuzeneko kontaktuaren bitartez, baina “oraindik ere aurrerapauso gehiago eman behar ditugu, jendearen hizkuntza eta formetara egokituz”. Ganuzaren irudiko, berdinen arteko espazio bat ahalbidetzen du partaidetzak, eta “horrekin errazagoa da lankidetza. Aukera ematen du konfrontazioa komunikazioaren bidez bideratzeko”.  

Martinezek, berriz, demokrazia parte-hartzailearen eta deliberazio prozesuen “gehiegizko burokratizazioak” dakarren arriskuaz ohartarazi du. “Partaidetza hori bideratzen duten araudiek joera hori hautsi bejar dute, baina askotan kosta egiten zaigu”. Barandiaranen aburuz, berriz, “espazio demokratikoa eraberritzeko erabiltzen dugun eredua” da faktore garrantzitsuenetako bat. “Foru Aldundiaren hautua izan da Gipuzkoan oso errotuta dagoen tradizio komunitariotik abiatzea, geroz eta indibidualistagoa den gizarteak ezarritako testuinguruan. Testuinguru horretan, deliberazio prozesuak artikulatzea ez da erraza”. Haren esanetan, argi dago partaidetzak “erabakiak hartzeko prozesuak sendotzen” dituela, “baldin eta modu egokian planteatzen bada, eta ez bada erabiltzen sistema demokratikoari egurra emateko. Azken hori behin baino gehiagotan gertatu da gure herrian”.   

Ganuzak ere “gehiegizko arautzean” erortzeak ekar ditzakeen kalteak aipatu ditu. “Beharrezkoa da arautzea, baina batzuetan gertatzen da partaidetza araudi hutsean gelditzen dela”. Sarabiak, azkenik, gogorarazi du prozesuen digitalizazioa oso lagungarria dela, “aurrez aurreko formatuetara mugatuz gero oso zaila delako, adibidez, gazteak erakartzea. Tresna eta kanal berriak eskainiz, kolektibo gehiagotara iristen gara”.  

Gobernantza Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren balantzea

Gipuzkoa sendoagoa da orain eta bere etorkizuna lantzen hasi da jada

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikizen barruan, Open minded governance for your future kongresua egingo da Donostian

Gipuzkoak nazioarteko aditu eta sareekin konpartituko du Gobernu Irekiaren eta Garapen Jasangarriaren alde egin duen apustua

Jakin gehiago

Gipuzkoa Lab - Herritarren Proposamenak programaren beste dirulaguntza deialdi bat onartu da

Dirulaguntza deialdia onartu du Etorkizuna Eraikizen barruan Diputatuen Kontseiluak, 700.000 eurorekin

Jakin gehiago

Eskualde-sareak jarri ditu martxan Etorkizuna Eraikizek

La convocatoria de ayudas de 2018 financiará 23 proyectos en diversas áreas.

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Gobernantza elkarlanekoa eta irekia Gipuzkoan

Presentación del curso de verano y conferencia de Xabier Barandiaran, jefe de Gabinete del Diputado General de Gipuzkoa: El modelo de gobernanza colaborativa en Gipuzkoa.

Jakin gehiago

Denon ekarpenak dira beharrezkoak Gipuzkoaren geroaren eraikuntzarako

A través de Etorkizuna eraikiz se busca pasar de las relaciones diplomáticas a una colaboración real. Queremos unir fuerzas con esas personas eficientes y acostumbradas a tomar decisiones de peso en el día a día, y que están presentes en los principales agentes de la sociedad organizada del territorio.

Jakin gehiago

Gizarte aurreratu bat izaten jarraituko dugu etengabe aldatzen diren eztabaidei heltzen diegun artean

"Etorkizuna Eraikiz - Construyendo el futuro de Gipuzkoa" Xabier Barandiaran Irastorza Jefe de Gabinete del Diputado General de Gipuzkoa