Atzealdea

Eskualde-sareak jarri ditu martxan Etorkizuna Eraikizek

 

Eskualde-sareak jarri ditu martxan Etorkizuna Eraikizek

Gobernantza

Lurraldeko gizarte antolatua inplikatu nahi dugu, eskualde denetan gizarte inklusioaren alde eragiteko

2018ko diru laguntza deialdiak 23 proiektu finantzatuko ditu alor ezberdinetan

$azpititulua.getData()

2018ko Etorkizuna Eraikizeko diru-laguntza deialdiak, 700.000 euroko zuzkidura duenak, 23 proiektu berritzaile finantzatuko ditu alor ezberdinetan. Hauen artean daude Elkar-Ekin estrategiaren testuinguruan kokatzen diren bederatzi. Hauen funtsa eskualdez-eskualde sareak osatzea da, administrazioa, heziketa zentro, garapen agentzia eta enpresek osatuko dituztenak denen artean eta enpleguaren bitartez gizarte bazterkeriari aurre egiteko. Goierrin, esaterako, egoera honetan dauden emakumeetan jarriko da azpimarra: ehungintza industrian formakuntza eskainiko zaie, eta enpresa mundura gerturatuko dira praktiken bitartez. 

Foru arduradunak prentsa agerraldia egin du gaur goizean, aipatutako Etorkizuna Eraikizeko 2018ko diru-laguntza deialdian aukeratutako proiektuen berri emateko. Berarekin egon da Kudeaketa Estrategiako foru zuzendaria, Sebas Zurutuza, eta baita UPV/EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreorde den Agustin Erkizia eta Pasaiako Itsas Gelako arduradun den Izaskun Suberbiola ere. Azken bi hauek aukeratutako proiektuetako bi aukeratu dituzte. Guztira, 84 egitasmo aurkeztu dira diru-laguntza deialdira, lurraldeko 100 eragile sozial eta ekonomiko ezberdinen eskutik, eta hauetatik esandako 23ak onartu dira. Honela, guztira 58 dira Etorkizuna Eraikizen diru-laguntza deialdiaren bitartez martxan jarri diren herritarren proposamen berritzaileak, lan lerro hau zabalik egon den hiru urteetan.